Milaka bisitarik izan dute ULMA Esperientziaz gozatzeko aukera Alemaniako BAUMA ferian. Ikusle kopuruaren hazkundeak argi utzi du proposamen berriak arrakasta izan duela: komunikatzeko, ULMAko balioak indartzeko, bezeroarekiko harremana bizitzeko… modu berria ez da oharkabean geratu, standarekiko lehen kontaktutik, bertako harreratik eta erakusketatik hasi eta pabiloi barruan izan diren gastronomia eta aisialdi ekintzetaraino.