Ulma Agricolak obra garrantzitsuak gauzatu ditu Afrika kontinentean

Mota guztietako instalazioak egin ditu, bai helburu zientifikoa duten zentro txikiak, baita East London zonaldeko nekazaritza komunitateak garatzeko instalazioak ere.

2012. urtean zehar Ulma Agricolak bere presentzia sendotu du Afrika kontinentean, izan ere obra batzuk egin ditu bertan, horietatik aipagarrienak Hegoafrika errepublikan egindakoak.

Mota guztietako instalazioak egin ditu Ulma Agricolak Afrika kontinentean: bai helburu zientifikoa duten zentro txikiak, bai East London zonaldeko nekazaritza komunitateak garatzeko instalazioak.

Instalazio hauetan puntako aurrerapenak erabili dira. Esate baterako, ikerketarako eraiki diren nabeetako bat 12 metro zabaleko eta 30 metro luzeko nabea da, isurki bikoitzeko aireztapenarekin, sentsore batzuekin motorizatuak eta automatizatuak.

Horretaz gain, herrialdearen hego-ekialdean egindako instalazioak klima epeleko zonalde bateko tomate laborantzarako dira eta tximeleta motako superzenit aireztapenarekin hornitu da, aireztapen hobea izateko. Irekidura horiek antitrip sarearekin babestua daude, automatismo  baten eta sentsore batzuen bidez kontrolatuak. Instalazioak parrilladura sistema bat ere badauka hariak eusteko balioko duena, laboreak horietatik igo ahal izateko eta instalazioaren bi aurrealdeak indartzeko besoak ere badauzka. Horietaz gain, instalazioak fertirrigazioaren buru sistema dauka.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

107 visualizaciones