Korrosioari aurre egiteko aleazioaz estalduriko spoolen lehen eskari handia jaso du ULMA Piping-ek. Spool bat, fluidoen garraiorako brida, ukondo zein tuboz neurrira eraikitako elementu bat da.
Normalean, altzairu zein altzairu erdoilgaitzdun elementuekin eraikitzen dira. Zenbait material korrosiboentzat ordea, barrutik estaldura berezi bat eman behar izaten da berme nahikoa izan dezan. Estaldura kapa hau nikel portzentai handia duen metal-aleazio bat izaten da eta GTAW soldadura teknika konplexu baten bitartez aplikatzen da. Espezifikazio eta homologazio maila altua izaten da.
Microdeco y Ulma Handling Systems han sido las empresas ganadoras en el XI. Encuentro del Club 400 de EUSKALIT sobre Internacionalización. Ambas empresas serán las candidatas vascas al Premio CEX 2014, organizado por la Asociación de Centros Promotores de la Excelencia-CEX a nivel nacional.
ULMA Handling Systems-ek, aholkularitza eta ikerketan diharduen GLOBOPE Research and Consulting enpresarekin elkarlanean, “Logística Sanitaria: retos y nuevas tendencias” liburua argitaratu du.
Proiektu honen bidez Bahiako Estatuko Justizia Auzitegia dagoen eraikina birgaitu da.
Auzitegia Bahiako Estatuko Botere Judizialeko organo gorena da, egoitza Salvador hirian eta jurisdikzioa Bahiako estatuan dituena. duena
Birgaitzea 6 hilabetean egin da ULMAko instalatzaile taldearen eskutik. Kokapen horizontaleko sistema eta Terra testurak P03 kolorean (beltz-grisaxka) erabili dira, Vanguardgamakoak.
ULMA Agrícolak nekazaritza sektoreko ferien eta topaketen aldeko apustua egiten jarraitzen du, mundu mailako merkatuan nazioartekotzeko eta lidergoa indartzeko estrategiaren baitan. Ekitaldi hauek soluzio eta zerbitzu eskaintza zabalaren erakusleiho izateaz gain, bezeroarekin eta azken erabiltzailearekin harremanak sendotzeko eta etengabe beraiengana hurbiltzeko ere balio dute.
ULMA Agrícola sektoreko hainbat ekitalditara joan zen iazko azken hiruhilekoan, hala nola, Espainiako FRUIT ATTRACTION-era, Mexikoko EXPOAGROALIMENTARIA-ra eta Turkiako GROWTECH EURASIA-ra.
ULMA Packaging ha desarrollado un nuevo formato de envase para el mercado del pollo que ofrece una mejor presentación, protección y niveles de higiene eliminando todo contacto con el exterior.
La técnica empleada consiste en usar la línea de envasado en flow pack Artic Quad para crear una versión mejorada de la bolsa de almohadilla e ideada para envasar pollos enteros.
Altuera handiko proiektuek produktuan eta gauzatze epeetan soluzio bikainak emango dizkien lider baten beharra dute. ULMA Construction-ek urteak daramatza sektore honetan lanean eta sistema igokariak garatzeko, aplikatzeko eta horien inguruko aholkularitza emateko adituak ditu nazioarte mailan.
Esperientzia honekin batera, proiektua hasten denetik bukaera arte ematen den zerbitzu integrala, pertsonalizatua eta jarraitua da eraikin mota hauek arrakasta izateko gakoa. Bezeroak ULMA Construction-en jarri du konfiantza; gaur egun horregatik daude abian NYC-ko Hudson Yards eta Torontoko Bay Adelaide East Tower proiektuak.
Jardunaldia joan den ostegunean izan zen ULMA Taldearen Departamentu Zentraletan, MONDRAGON Korporazioak kooperatiba guztien artean jakintza elkarbanatzeko helburuarekin definitutako Praktika Onen hedapen prozesuaren barnean.
Marketing Onlinen gaineko estrategian 2.0 Komunikazioak eta Sare Sozialek duten eraginkortasuna kontuan hartuta, etengabeko eguneratzea eskatzen duen eta Negozioetako Komunikazio eta Marketin arduradunentzat eskuragarri dagoen Estilo Digitalaren Gida argitaratu zuen ULMA Taldeak 2013an.
Dimentsio handiko proiektua da, izan ere Fatxada Aireztatuko azalera 6.368m2koa da. Halaber, 264 m2ko estalpea egin da eta 322 ml-ko horma-txapela.
Proiektu honetan ULMA Fatxada Aireztatuko kokapen horizontaleko sistema erabili da. Erabilitako plakaren testura Ura da, VANGUARD gamakoa, uhina norabide bertikalduna, 1800x560 mm-ko eta kolore zuriko plaka formatuarekin.