Nueva fecha del 1er TIF: Trends and Internationalization Forum

ACTUALIZACIÓN: Para asegurar la asistencia de los interesados, el 1er TIF se realizará el 12 de Diciembre. Si tienes interés, ahora puedes apuntarte.

1er TIF: Trends and Internationalization Forum

En el marco del Oñati Social Innovation Lab en el que participan MU Enpresagintza, MIK y Mondragon Team Academy se organiza el primer Foro de Tendencias e Internacionalización TIF el 12 de Diciembre de 12:00 a 14:00 en el campus de Oñati de MU Enpresagintza.

Giza garapenari buruzko txostena 2014.

Gaur goizean, Garaia Berrikuntza Gunean, UNESCO-ETXEAk egindako "Giza garapenari buruzko txostena 2014, Giza aurrerapenak iraunarazi: kalteberatasunak murrizut eta erresilientzia eraikitzea" dokumentua aurkeztu da.

Lehenengo urtez, euskaraz egindako txosten honen aurkezpen publikoa egin da gaur goizean eta horretarako, Mondragon Unibertsitea izan da aurkezpen kide.

Goizeko 10:00etan hasi eta ordu eta erdiko ekitaldi honetan, Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreordeak, Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politiketako Sailburuordeak, Maider Maraña, Unesco Etxea-ko ordezkariak eta Leire Uriarte, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikerlariak parte hartu dute.

1er TIF: Trends and Internacionalization Forum “Internacionalización en la teoría y en la práctica"

En el marco del Social Innovation Lab en Oñati en el que participan MU Enpresagintza, MIK y Mondragon Team Academy se organiza el primer Foro de Tendencias e Internacionalización TIF el 21 de Noviembre de 12:00 a 14:00 en el campus de Oñati de MU Enpresagintza.

El TIF es un evento acerca de procesos de internacionalización desde una perspectiva teórica (con investigadores de MIK) y práctica, con ejemplos prácticos. Será un world café, dinámico, basado en el diálogo y con lunch incluido.

Dic 11 2014, 11:00pm CET

Mondragon Unibertsitateak profesionalentzako prestakuntza webgune berria argitaratu du.

Aste honetan argitaratu du Mondragon Unibertsitateak Profesionalentzako Prestakuntza webgune berria (www.mondragon.edu/profesionalak).

Aurrerantzean, Mondragon Unibertsitateako eskaintza ezagutu nahi duen profesional orok, bertara jo dezake eskaintza osoa ikusteko.

Eskaintza hau, hasi ikastaro laburretatik eta masterretarartekoa da, graduak eta gradurako egokitzapen ikastaroak  jasoz. Hortaz gain, norberaren beharretara hobeto egokitzeko asmotan, aurrez-aurreko ikastaroetaz gain, online formatuan eskainitakoak ere badaude.

Sartu webgune berrian eta ikusi!

Iturria: MONDRAGON.edu

Kirol-hezitzailea aditu titulua: hezkuntza eta kirola uztartuko dituen graduondo berria.

2015eko urtarrilaren 14tik aurrera, kirola eta hezkuntza ardatz izango dituen graduondo berria eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: Kirol-hezitzailea aditu titulua. Ikastaroa antolatuta dago Athlon kirol eta osasun zerbitzu enpresa kooperatiboarekin batera, eta Aretxabaletako campusean eskainiko da.

Mondragon Unibertsitateko aditu titulu propio honen helburua da erantzutea gorputz hezkuntza arloan, Eskola Kirola programan eta kirol hastapenean antzematen diren kezkei.

Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astea Mondragon Unibertsitatean.

Etorkizuneko ikasleak, zientzia eta teknologiara gerturatu ahal izango dira, campus bakoitzean antolatutako ekintzetan parte hartuz. Arrasateko campusean esaterako hainbat arlotako tailer eta laborategietan parte hartu ahal izango dute: haize-tunela, mekanizatua, energia, diseinua, antolakuntza, elektronika eta IKTak.

Donostialdeko campusean, Orona Fundazioa eta IK4 IKERLANekin batera, ekoingenieritzekin zerikusia duten hainbat tailer antolatu dira. Tailer hauetan honako gai hauek landuko dira: energia berriztagarriak, material eta prozesu berriak, energiaren transferentzia…

Bilbao Berrikuntza Faktoria.

Duela urtebete, Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak, Bilbao Berrikuntza Faktoria abian jarriz, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren alde eta Bilbo esperientzia berritzaileen nazioarteko egoitza eta ekintzailetzaren eragilea izateko eginiko apustuaren ostean, balantzea egiteko ordua da. Baita berrikuntzako eta ekintzailetzako ekosistema horri buruzko aurreikuspen berriak egiteko ordua ere. Bilbao Berrikuntza Faktoriak, hain zuzen, prestakuntza, enpresa-sehaska eta enpresak indartzeko gunea bateratzen ditu, eta nazioarteko erreferente izatea du helburu. Gaur egun, gune horrek 22 enpresa berritzaile eta 110 langile ditu, eta aurreikuspenak are baikorragoak dira.

Telefonicak eta Mondragon Unibertsitateak indarrak batu dituzte

Lankidetza produktu diseinuari eta erabiltzaile esperientziari buruzko ikerkuntzan izango da. Unibertsitate-ikasleei ikerketarako bideak proposatzea eta ikaskuntza enpresa-beharretara bideratzea da helburua.

Mondragon Unibertsitateak eta Telefónicak indarrak batu dituzte produktu-diseinuarekin eta erabiltzaile-esperientziarekin lotutako ikerkuntzan. Unibertsitate-ikasleen artean, Euskadin, diseinu arloko ikerketa-bide berriak bultzatzea du helburu itunak. Era berean, konpainia handi batek produktu-diseinuaren arloan dituen beharrak ezagutarazi nahi dizkiete bi erakundeek ikasleei, haien artean sormena sustatze aldera. Gainera, ikasleek euren ikaskuntza-prozesua enpresen benetako beharretara modu eraginkorragoan bidera dezaten lortu nahi dute.

Mondragon Unibertsitateak errektore berria aukeratu du

Maiatzaren bukaeran, Iosu Zabalak formalki jakinarazi zuen Mondragon Unibertsitateko errektore ardurak utziko zituela, bere bigarren agintaldia bukatzerakoan eta zortzi urtez karguan aritu ondoren.

Erabaki honen ondorioz, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak, bere ondorengoaren aukeraketarako zehaztuta dagoen prozedura abian jarri zuen, egungo errektorearen eta berriaren bizikidetza epe bat egon dadin.

Páginas

Suscribirse a RSS - mu