Bilbao Berrikuntza Faktoria.
Duela urtebete, Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak, Bilbao Berrikuntza Faktoria abian jarriz, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren alde eta Bilbo esperientzia berritzaileen nazioarteko egoitza eta ekintzailetzaren eragilea izateko eginiko apustuaren ostean, balantzea egiteko ordua da. Baita berrikuntzako eta ekintzailetzako ekosistema horri buruzko aurreikuspen berriak egiteko ordua ere. Bilbao Berrikuntza Faktoriak, hain zuzen, prestakuntza, enpresa-sehaska eta enpresak indartzeko gunea bateratzen ditu, eta nazioarteko erreferente izatea du helburu. Gaur egun, gune horrek 22 enpresa berritzaile eta 110 langile ditu, eta aurreikuspenak are baikorragoak dira. Aurreikuspenen arabera, urte amaieran 228 langile eta 27 enpresa berritzaile eta sortu berri izatea espero da.
Gainera, Bilbao Berrikuntza Faktoriak dagoeneko 60 ikasle ditu Estatuko ekintzailetzako gradu bakarrean, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduan. Unibertsitateak datozen bi urteetan gradu horretako ikasleak ia hirukoiztu nahi ditu, eta 150 ikasle izatea. Gainera, graduondoko-ikastaroei, etengabeko prestakuntzari eta enpresekiko beste lankidetza batzuei irekitako gunea da. Sareko lanak berrikuntzako eta ekintzailetzako hiri-ekosistema egituratzeko aukera ematen du, lurraldean erroturiko beste aukera-sektore batzuei zuzenduriko enpresa-ekimen berriak bultzatze aldera.
Eremu bereiziak
Bilbao Berrikuntza Faktoriak hiru eremu bereizi ditu gune bakar batean: berrikuntzako eta ekintzailetzako zentroa (CIE); unibertsitate-jarduera; eta enpresa berritzaileen egoitza. Hori guztia estrategia-ikuspegi integral batek biltzen du, zentroa nazioarteko berrikuntzako eta ekintzailetzako ekosistema bihurtzeko helburuarekin.
1- Berrikuntzako eta ekintzailetzako zentroa - CIE: Enpresa berrien sehaska hau, enpresa berriak abian jartzen aditua den INITek kudeatzen du. Honekin, Monragon Unibertsitateak akordio estrategiko bat du. CIE, gune irekia da eta bertan, enpresa-ideia berriak sortzen dira eta enpresa-proiektu berrien inkubazioa ematen da beraien hasierako etapetan, aldi berean, hiriko enpresa-ehunarekin loturak bilatuz. Hirian berrikuntza katalizatzea du helburu zentroak, hiriarentzako sektore estrategikoetan enpresa-ideia eta -ekimen berriak sortuz, hala nola, artearen, teknologiaren eta diseinuaren, ekoteknologien, hiri-soluzioen, turismoaren, osasunaren eta bizitza kalitatearen eta abarren sektoreetan. Gaur egun, lau hilabeteren ondoren, gune horrek 12 enpresa, 43 profesional eta coworking esparru ireki bat ditu.
Sektore nagusiak, merkataritza, aholkularitza eta efizientzia energetikoa dira, eta elikadura, informazio gizarte eta eraikuntza enpresek jarraitzen diete. Enpresa-sehaska gune fisikoa, jada beteta dago eta epe laburrean, coworking esparrua, 25 pertsonarentzako tokiarekin, betetzea espero da. Coworkinga, banakako profesionala, ekintzailea eta sektore desberdinetako ETEEei elkarlanean aritzeko aritzeko aukera ematen dien lan formatua da eta bakoitzari bere proiektu propioak garatzeko betaz gain, proiektu komunei aurre egiteko aukera. Hortaz gain, ekimen ekintzaileekin loturiko 10 jarduera antolatu dira eta bertan, 400 pertsona baino gehiagok parte hartu dute.
2- Unibertsitate-jarduera: Mondragon Unibertsitateak prestakuntzako hainbat programa aurreratu garatzen ditu –graduak, graduondokoak, ikerketa eta transferentzia–, berrikuntza eta ekintzailetzan espezializatuak. Horrela, ikasleek Berrikuntza eta Ekintzailetzako Zentroaren jardueretan hartzen dute parte eta ekintzaileekin eta zentroko proiektuekin harremanetan daude, baita eraikin berean kokaturiko gainerako enpresekin ere. Horri esker, horien arteko lankidetza sustatzen da. Jarduketa-eremu horretan, 60 ikasle ditugu Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) gradua egiten Bilbon. Estatuan dagoen horrelako gradu bakarra da, eta gradu horretan ikasleak ekintzaile izateko prestatzen dituzte. Horretaz gain, lau graduondoko ematen dira.
Horietako hiru, aipatu berri dugun graduarekin lotutakoak (Barne ekintzailetan eta berrikuntza kolaboratiboan nazioarteko masterra, Pertsona eta taldeen coaching masterra eta Team Mastery), eta Industria-diseinuan aditua; gainera, etengabeko prestakuntza; eta beste erakunde batzuekin lankidetzan eginiko jarduerak, hala nola, Telefónicarekin garaturiko Talentum programa eta beste biltzar eta ekitaldi batzuk.
Etorkizunera begira, unibertsitateak gradu, master eta etengabeko prestakuntzako programa berrien alde apustu egiten jarraituko du, eta gainera, inguruko enpresa eta erakundeen lehiakortasuna hobetzera bideraturiko ikerketa- eta transferentzia-jarduera sendotu egingo du. Erronka 2016an, munduan zehar banatuta dauden 650 leinnerretatik, Bilbon, 150 leinner izatea da (450 Euskadin eta 200 Euskaditik kanpo); eta etengabeko prestakuntza eskaintzen jarraitzeaz gain, ekintzailetzari, marketin digitalari, industria-diseinuari, ikus-entzunezko komunikazioari eta abarri buruzko graduondokoak ere eskaintzea.
3- Nolabaiteko sendotze maila duten enpresa berritzaileen egoitza. Hirirako sektore estrategikoetako enpresa berritzaileen eta etorkizunean hiri-ingurunean hazten jarraitzeko ahalmena izango duten enpresen egoitzak kokatzeko gunea izatea da Bilbao Berrikuntza Faktoriaren hirugarren ardatza. Horiek etapa eboluzionatuago batean dauden eta irabaziak eta lanpostu berriak sortzen dituzten enpresak dira. Egoitza berrikuntza-zentroko inkubatze-fasea gainditu duten enpresa gazte berritzaileentzat nahiz garatze- eta handitze-etapetan dauden kanpoko enpresa-taldeetako konpainia berrientzat pentsaturik dago.
Egun 10 enpresa berritzaile daude, 67 langilerekin, eta aurreikuspena da urte amaieran 15 enpresa eta 185 langile izatea. Honako enpresa hauek dagoeneko erakutsi dute beren jarduera Bilbao Berrikuntza Faktoriara eramateko interesa: Init, Init Services, Bajoelagua Factory, Inithealth, Natural Broker, Underoceans Marine Innovation, The Init Lan, Karmacracy, Sphiral, Zero Lab, Tejados y Fachadas Singulares, TZBZ, Ticketbis y Delirium Studios.
Bizi izandako esperientziaren ondorioz, aipatutako Bilbao Berrikuntza Faktoriako oinarrizko hiru gune hauei, azaroaren erdialderako, zeharkakoa izango den beste eremu bat gehituko zaio, Meeting Place izenekoa. Bilbao Berrikuntza Faktorian kokatutako agente guztientzat topaleku izateko funtzioa beteko du eremu onek eta era diferenteetako ekimenak hartzeaz gain, esperientziak partekatzeko tokia ere izango da. Hortaz gain, katerin-eko oinarrizko zerbitzuak ere eskainiko ditu.
Iturria: MONDRAGON.edu
251 visualizaciones