MUk bisitaldi birtuala egingo du martitzenean
Ate-irekien ohiko bisitak aurten ez dira hain ohiko izango, ez behintzat, datorren martitzenekoa, hilak 16. On-line bisita egiteko aukera egongo da MUtelebista-ren bidez (18:00). Halaber, fakultateetan bisitaldi arruntak, bertatik bertara, ere egongo dira hilaren 11an eta 13an.

Ateak zabaltzeko on-line jardunaldia datorren martitzenean egingo dute eta ordu erdian fakultate bakoitzak bere eskaintza akademiko aurkeztuko du MUtelebistaren bidez. Bisitaldi arruntei dagokienez, fakultaterik fakultate, datak hauek dira:
Goi Eskola Politeknikoa
- Donostiako Campusa (Orona Ideo Hernani): abenduak 11, 17:30.
- Arrasateko Campusa: abenduak 13, 10:30.
Enpresagintza Fakultatea
- Oñatiko Campusa: abenduak 11, 18:00.
- Bidasoako Campusa: abenduak 13, 11:00.
- Bilbao Berrikuntza Faktoria (Uribitarte, 6): abenduak 13, 11:00.
Basque Culinary Center: Abenduak 13, 10:30.
Iturria: MONDRAGON.edu
211 visualizaciones