MU-k hitzarmena sinatu du Japoniako Nagaokako Unibertsitate Teknologikoarekin.
BC3 (Basque Centre for Climate Change) eta Japoniako Nagaoka Unibertsitate Teknologikoa dira gaur sinatu den ekimenaren bultzatzaileak eta horren bidez “unibertsitate globala” abiatuko da 10 urteko epean, ikasle eta ikertzaileen nazioarteko mugikortasuna erraztu eta teknologia jasangarrien arloan enpresa txiki eta ertainen nazioarteko presentzia indartzeko asmoz.
Urtero Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasle talde bat (hasieran 3 eta 10 ikasle artean) baliatu ahal izango dira aukeraz, Japoniako enpresekin truke proiketuetan parte hartu eta Nagaokako Unibertsitate Teknologikoan egonaldiak izateko. Modu honetan Japoniako ikasleek Arrasaten egin ahal izango dituzte antzeko egonaldiak. Japoniako ordezkarien bisitan akordioa izenpetu dute bi aldeek. Lehen ikasleak urteko bigarren seihilekoan zehar hasi ahal izango dira truke esperientzia garatzen Japonian.
Truke eredu hau Japoniako gobernuaren ekimen estrategikoa da, mundu mailan bikaintasun-campusa deritzona abiaraztea baita bere helburua. Honen bidez, hainbat herrirekin harreman iraunkorrak sortu nahi dira, hala nola, Alemania, Hego Afrika, Vietnam edo Mexikorekin adibidez. Egindako aurreikuspenen arabera, 10 urteko epean proiektua erabat burututa egongo da eta urtero 900 ikasle hartuko ditu “unibertsitate globalak”. Programa oso-osorik Japoniako gobernuak finantzatuko du, berariaz esleitutako fondoei esker.
Iturria: MONDRABERRI.com
129 visualizaciones