AIRBUSen industri garapenaren etorkizuneko gakoak zure eskura Arrasaten garatuko den hitzaldian.

Silvia Lazcano Urueña, AIRBUS-ekoTeknologia Bulego Korporazioko Ordezkari Nazionala denak AIRBUSen  industri garapenaren etorkizuneko gakoak adieraziko ditu ISEAk antolatutako jardunaldi baten.

Aipatu Silvia Lazcano Urueña "(I + G)-ko kudeaketa eraginkorraren erronka" lelopean garatuko den hitzaldiaren gonbidatua izango da.

Bere hitzaldian, Silvia Lazcano Urueñak gai hauek landuko ditu:

• AIRBUSek etorkizunera begira landu nahi dituen eremu teknologiko nagusiak.

• AIRBUSren garapen teknologiekiko erronka nagusiak.

• Espainiako garapen industrial eta teknologikoko ikuspegia AIRBUSren aburuz.

Horretaz gain, hitzaldiaren mamia beste honako hizlarien eskutik osatuko da:

• Garapen teknologikoa erronka Euskadin, Alaitz Landaluze Solaunen eskutik (Politika Zientzia, Teknologia zuzendaria eta Berrikuntza INNOBASQUE- Berrikuntzaren Euskal Agentzia).

• Enpresen ikuspegia Garapen Teknologikoak lehiakortasunak duen eraginari buruz:

- IBM S.A-ren eredua, Elisa Martín Garijo, Berrikuntza eta Teknologiako zuzendaria denaren eskutik.

• “Enpresa eskubiaz jajoa” ekimenaren aurkezpena,  Mikel Orobengoa Ortubairen eskutik, ISEA Koop Elkarteko zuzendari nagusia dena.

Hitzaldia 2019 urtarrilaren 17an izango da, 15:00etatik aurrera, LKS egoitzan (Arrasaten, Garaia Teknologia Parkean, alegia).

Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, arren, (943.772064)  telefonora deitu edo  mezu bat bidali honako helbide elektroniko honetara: [email protected].

like0

Viewed 132 times