Fagor Ederlanek hizkuntza kudeaketari loturiko praktika aurkeztu du Euskaliten kongresuan.
Hizkuntza kudeaketaren alorreko praktika eredugarriez jardun du Euskalit kudeaketa aurreraturako fundazioak urrian antolaturiko IV. kongresuak. Askotariko esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten bertaraturikoek, tartean, Fagor Ederlanek euskara planari loturik kooperatiban zabaldua duen aplikazio informatikoa. Zehatz esanda, Usoa Egurbide Arriola Fagor Ederlaneko euskara planaren koordinatzaileak eta Jon Ander Loidi Garitano kooperatibako aluminio negozioko Gestio sozialeko buruak eman zituzten hari buruzko azalpenak. 240 lagun inguruk egin zuten bat hitzorduarekin.
Oro har, euskara planari loturiko gestio plana kolektiboaren esku uzteko balio du Fagor Ederlanek darabilen aplikazio informatiboak, eta, era berean, bitartekoak eskaintzen ditu arduradunek ildo nagusiak kudea ditzaten euren esparruetan (departamentua, proiektua, planta…). Horretan geratu barik, arduradunen inplikazio zuzena eta erabilera adierazleen eguneratze automatikoa eragiten ditu. Bada, bi dira prozesuan bereizten diren fase nagusiak: diagnostikoa eta hobekuntza planen kudeaketa.
Unean uneko jarraipena
Ezagutza alorrean, aplikazioak automatikoki egiten du diagnoistikoa, SAPeko datuak oinarri. Haren bidez, haren ekipoaren egoera ezagutu ahal izango du arduradunak, hala nola, nork betetzen duen lanpostuen hizkuntza eskakizuna eta nork ez, betetzen ez duen horrek formazio planik duen zehaztuta, zein den formazio planaren betetze maila, zientzuk diren langileak harturiko konpromisoak…
Erabilera alorrean, ostera, ekipoko kideek osatzen dute diagnostikoa, bileretan, partekaturiko dokumentuetan, formazioetan, ahozko komunikazioetan… egoera zein den adieraziz. “Fagor Ederlanen euskara erabilieraren argazkia eskaintzen dute diagnostikook. Horiek eskuan, dagokion alorrean hobekuntza ekintzak sartzeko aukera izango du ekipoak, arduraduna, epea eta egoera adierazita.
Iturria: fagor.eus
11 visualizaciones