Izena emateko azken aukera “Talentua, enpresa eta lurralde lehiakortasunaren ahalmen estrategikoa” jardunaldirako.

BAILARA Enpresa Elkarteak, ISEA Koop.E.rekin lankidetzan, Talentua, enpresa eta lurralde lehiakortasunaren ahalmen estrategikoa jardunaldia antolatu du.

Jardunaldiaren helburua da gogoeta egitea talentuak enpresa lehiakortasunean duen eraginari buruz eta talentua garatzeko, erakartzeko eta atxikitzeko estrategia publiko pribatuak hedatzeko beharrari buruz.

Horrela, Jardunaldiak honako pertsona hauen ekarpenak izango ditu:

  • Jardunaldiaren aurkezpena, BAILARA Enpresa Elkarteko ordezkarien eskutik.
  • Anton Costas Bartzelonako Unibertsitateko Politika Ekonomikoaren katedraduna eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidenteak emango du hitzaldi bat.
  • Sara de la Rica EHUko Ekonomia katedradunak eta ISEAK Fundazioko zuzendariak Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuriaren ondorioak aurkeztuko ditu.
  • Maite Anayak eta Lierni Rabanetek, EPS -MUko ikertzaileek, Debagoieneko enpresen gaitasunen eta prestakuntza beharren azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte.

Ekitaldia azaroaren 28an izango da, 16: 00etatik aurrera, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoaren Areto Nagusian.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus

like0

39 visualizaciones