Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak GUESSS (Global Entrepreneurial Spirit Student Survey) proiektuan parte hartzen du.

GUESSS (Global Entrepreneurial Spirit Student Survey) unibertsitate ekintzailetzaren inguruko ikerketa proiektua da.

$titulo.getData()

GUESSS (Global Entrepreneurial Spirit Student Survey) unibertsitate ekintzailetzaren inguruko ikerketa proiektu bat da, non 50 herrialdetako 3.000 unibertsitate baino gehiagok parte hartzen duten. St. Gallen eta Berna Suitzako unibertsitateak koordinatzen dute.

Espainian GUESSS (https://guesss-spain.com/), GEM Ekintzailetzaren Behatokiaren proiektu bat da, eta SANFIren (https://sanfi.es/) patrozinioa eta CRUEren eta Gobernuaren Lehendakaritzaren Goi Komisarioaren Espainia Nazio Ekintzailearen babesa du. Elkarlaneko ikerketa-proiektu bat da, aurtengo edizioan parte hartu duten 72 unibertsitateetako ordezkariak dituena (besteak beste, Mondragon Unibertsitatea, Enpresagintza Fakultatea), eta Cadizeko Unibertsitateko ikertzaile talde batek koordinatzen duena. Taldeetako partaideen izen eta profilak hemen kontsulta daitezke: https://guesss-spain.com/equipos-guesss 
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko taldea Aitor Lizarza, Monika Tkacz eta Nerea Gonzalezek osatzen dute.

GUESSS irabazi asmorik gabeko nazioarteko behatoki bat da, unibertsitateetako fenomeno ekintzailea hobeto ezagutu eta ikertu nahi duena.
Horretarako, bi urtean behin txosten espezifikoak egiten ditu, egoera herrialdeka konparatzeko aukera ematen dutenak, eta gomendioak ematen dizkie agintari akademikoei eta arduradun politikoei, irakasleei eta ikasleei, kultura ekintzailea eta unibertsitate-ezagutzan oinarritutako enpresen sorrera bultzatzeko. Txosten nazionalak hemen ikus daitezke: https://www.guesssurvey.org/publications/publications/national-reports.html.
La presentación de la explotación de los resultados y la emisión del informe nacional está prevista para el inicio del curso universitario 2021-22.

Emaitzen ustiapenaren aurkezpena eta nazioko txostena 2021-22 ikasturtearen hasierarako aurrikusita daude. 

Iturria: mondragon.edu

like0

7 visualizaciones