EKITEN 2016 sari banaketa.

Lehiaketa urtez urte indartuz doa, eta ikasleengan ekintzailetzaren kultura txertatzea du helburu, baita ikasleei euren enpresak sortu eta negozio berriak abian jar ditzaketela sinestaraztea ere.  Aurtengo edizioan ere hiru kategoria antolatu dira: Enpresa Ideia Berriak (Gaztenpresak babestua), Landa Ingurunea Garatzeko Ideiak eta Proiektuak (Deba Goieneko eta Barreneko Landa Garapeneko agentziek babestua), eta Pertsonen Eguneroko Bizitza errazteko Ideia eta Zerbitzu Berritzaileak (Kimu Berrik babestua). Hiru kategoriak MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleentzat dira.

Gaztenpresak 462 enpresa sortzen lagundu zuen iaz, 2013an baino %74 gehiago.

Laboral Kutxaren Gaztenpresa fundazioak 462 enpresa sortzen lagundu zuen iaz, aurreko ekitaldian baino %74 gehiago, eta horiek 771 lanpostu sortu zituzten. Datu horiek eman dituzte gaur, eguaztena, Bilbon egindako prentsaurrekoan Angel Toñak (Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua), Xabier Egibarrek (Gaztenpresa Fundazioko lehendakaria) eta Inmaculada Ramosek (Gaztenpresa Fundazioko zuzendaria).

Gazteen Euskal Behatokia: Krisiak, Euskadin, gazte-enpresagintza galarazten du.

Enpresagintza gaztea Euskadin 2013 (PDF, 2 MB) ikerketak urte bereko apirilean telefono bidez egindako inkesta bat du oinarri. Bere helburu nagusiak bi dira: batetik, Euskadiko 20 eta 34 urte bitarteko gazteek ekiteko eta norberaren kontura lan egiteko duten prestutasun orokorra ezagutzea eta, bestetik, zenbat gazte ekintzaile dagoen jakitea eta beraien ezaugarriak zehaztea.

Suscribirse a RSS - Ekintzailetasuna