ECOBERRI, produktu berriak garatzeko proiektua baino gehiago.

Hiru enpresa horiek bat egin dute EcoBERRI proiektua lankidetzan garatzeko. Proiektu horrek balio erantsiko landare-deribatuak garatzeko, baratzezaintza eta frutagintza ekologikoko soberakinak aprobetxatzea izan du helburu. Gainera, horiek bertan eta zentzu sozial batekin egiten dira, proiektuaren azken helburuetako bat gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan dauden eta Gizartelurren edo Lapikon lan egiten duten edo egin ahal izango duten pertsonei enplegu duina eskaintzea baita. Leartikerren zeregina proiektuan parte hartzen dutenei laguntzea izan da, produktuaren garapen-etapa guztietan laguntza teknikoa eta teknologikoa emanez, produktu berrietan pentsatzen hastetik haien balidazioa eta kalitate-kontrola egin arte.

Proiektua fruituak ematen ari da, eta kontserban kontsumitzeko prest dauden elikagaiak eta landare-deribatuak garatu dira merkataritza-mailan, errezeta tradizionaletatik abiatuta, ukitu berritzailea duten produktuak aurkeztu nahi dituztelarik merkatuan. Orain arte garatutako produktuak honako hauek dira: fruitu gorrien marmeladak eta kalabaza marmelada, tomate saltsak barazkiekin eta albakarekin, kétchup, kalabaza humusa, hainbat kalabaza-pate begetal, udare eta sagar chutney-a, haragi-garnizio gazi-gozo gisa eta barazki saltsa plater nagusiak laguntzeko.

Datozen egunetan, boluntario-talde batek, besteak beste, partikularrek, txikizkako saltokiek, banatzaile handiek eta ostalaritza, ekitaldien antolaketako eta komunikabideetako profesional aitortuek, poltsa bat jasoko dute beren etxeetan edo lanpostuetan, produktu horietako batzuk ebaluatzeko eta horiei buruzko iritzia emateko. Balorazio horrekin, Talde Operatiboak azken hilabeteetan garatu dituen produktuak aztertu nahi ditu, horrela, onarpena balioztatu eta 2021eko udaberrian dendetan Biozaki markarekin zeintzuk egongo diren erabakitzeko.

Proiektu hau Landa Garapenerako Planaren baitan kokatzen da, Eusko Jaurlaritzak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) lankidetzarako laguntzen barruan finantzatuta dagoena. Parte-hartzaileek uste dute EcoBERRI lankidetzaren adibide bizia dela, jardunbide onekoa, ilusio bera partekatzen duen diziplina anitzeko taldea.

 

Iturria: leartiker.com

 

like0

9 visualizaciones