Fagor Arrasatek laser blanking linea berria aurkeztu du BlechExpon.

Fagor Arrasatek, BlechExpo azokan aurkeztu ditu estanpazio sistema adimendunetan egindako azken garapenak, laser bidez mozteko Blanking lerro sorta berria, alegia.

Automobilgintza eta zerbitzu-zentroei zuzenduta

Teknologia hau automobilgintzaren sektoreko ekoizleei eta zerbitzu-zentroei zuzenduta dago, produktibitatea handitzeko eta ekoizpenaren malgutasuna hobetzeko helburua dutelako. Fagor Arrasatek gainera, bere azken garapenak erakutsi zituen beroko estanpazio-lineetan, transfer prentsetan, kadentzia handiko lineetan eta material konposatuetarako konektibitate aurreratuko prentsetan.

Fagor Arrasatek laser blanking linea berria aurkeztu du BlechExpon

Blanking lineen nitxoan erreferente

Linea berri honen garapenak garrantzia du Fagor Arrasaterentzat, modalitate honetan erreferentea izateko aukera duelako. Teknologia berriak prozesatu beharreko materialaren ezaugarrietara egokitutako hainbat potentzia-gama dituzten laser buruak izan ditzake linea berri honek eta onura ugari eskaintzen ditu ekoizpen-serie laburretarako, automobilgintzaren sektorerako eta zerbitzu-zentroetarako ere.

Bobina hobeto aprobetxatu

Teknologia honen abantaila litzake baita ere, laserrak trokelen muga geometrikorik ez izatea, zeinek, forma geometriko konplexuagoak dituzten piezak lortzea ahalbidetzen duen. Laserraren ibilbidea ezartzeko malgutasun horri esker, bobina hobeto aprobetxatzen da, baztertzeko materiala murrizten baita.

Iturria: goiena.eus

like0

12 visualizaciones