Garaia-Lan: hezkuntza, ekintzailetza eta enpresak elkartuko dituen gunea.

GARAIA-LAN aspaldi honetan egindako apustu garrantzitsuaren ondorioetako bat da, Arrasateko Parke Teknologikoa hezkuntzaren eta enpresaren arteko lankidetzarako gune izateko.

Garaia Parke Teknologikoa ekintzailetza, giza eta gizarte balio argiak dituen proiektua da. Barne lankidetza eta berrikuntza bultzatzeko topagune bihurtzeko helburuarekin sortu zen.

GARAIA-LAN proiektuak hiru helburu garbi ditu. Alde batetik, enpresen lehiakortasuna handitzea, denboran zehar iraunkorrak izan daitezen; beste alde batetik, inguruneko jarduera ekonomikoa dibertsifikatzen lagunduko duten sektoreetan enpresa berriak sortzea; eta, azkenik, kalitatezko enplegu iraunkorra sortzea, etorkizunak ‒dagoeneko orainaldi bihurtua‒ mahai gainean jarri dituen joera eta eskaera berrietara egokituz.

Garaia-Lan: hezkuntza, ekintzailetza eta enpresak elkartuko dituen gunea

Helburu horiek lortzeko, GARAIA-LAN jarri dugu martxan, coworking eta lankidetza proiektu bat, non elkarrekin egongo diren unibertsitateko ikasleak (MU-MGEP), Parke Teknologikoan dauden enpresak eta kanpotik datozen baina inguruko enpresekin lankidetzan diharduten bestelako profesional batzuk.

Garaia-Lan: espazio fisiko bat baino askoz gehiago

Ezagutza partekatzeko gunea da, loturak sortzekoa, ekosistema aberats eta garapen etengabekoa eratzeko gunea, non ahalik eta etekin handiena aterako zaien inguruko enpresen arteko sinergiei, kanpotik datozenei eta unibertsitatetik ateratzen den talentuari.

394 m2 dituen langune berri hau irekita, Garaiak indartu egingo du hezkuntza eta enpresa biak sistema bakar batean uztartzearen alde egindako apustua. Gune eroso eta atsegin batean enpresa jardueraren bat gauzatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak bilduko dituen espazioa izango da. Aparkalekuan, auto elektrikoak kargatzeko puntuak izango dira, bai eta bizikletak aparkatzeko guneak ere, eta proiekzio ekipamenduz hornitutako bi bilera gela, office bat eta atseden gune bat... Gune berri honek 38 coworkerrentzat izango du tokia, nola enpresak, hala unibertsitateko kideak.

Garaia Lan

GARAIAn, Coworking-a lan egiteko modu berritzailetzat hartzen da, espazio fisiko bat partekatzen duten sektore eta diziplina desberdinetako pertsonekin,  non proiektuen arteko lankidetza sustatzen baita, baliabideak eta ideiak konektatuz.

Lanerako gune erreal bat, oso azpiegitura lehiakor batekin, berrikuntzaren erdigune geografikoan, Debagoieneko enpresa garapen teknologikoarekin, unean uneko enpresa eta profesionalik kualifikatuenez inguratuta, ekintzaletzan aritzeko eta enpresa proiektuak garatu ahal izateko.

Espazioak aukera ematen du beste profesional eta enpresa sektore batzuekin lan dinamika eta harreman baliagarriak garatzeko, ikasteko behar diren baliabide tekniko eta humano guztiekin, ekintzailetzan eta esperientzian oinarrituta.

Iturria: TULANKIDE.com

 

like0

8 visualizaciones