FATECO proiektu europarraren kick-off bilerak antolatu ditu Mondragon Unibertsitateak, proiektuaren gidaria baita.

FATECO proiektuaren helburua da automobilgintzaren sektoreko osagaien nekearen errendimendua hobetzea, eragiketa berritzaileak eta ingurumenarekin errespetutsuak direnak erabiliz.

$titulo.getData()

FATECO proiektuak, Europar Batasunak finantzatutakoa eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak gidatutakoa denak, ekainaren 1ean ekin zion bere bideari, eta bere helburua automobilgintzako osagaien nekearen errendimendua hobetzea da, akabera eragiketa berritzaileak eta ingurumenarekin errespetutsuak direnak erabiliz.

Proiektu europarraren kick-off bilerak ekainaren 27an eta  28an egin ziren, Mondragon Unibertsitatearen instalazioetan. Bilerek enpresa parte hartzaile batzuen ordezkariak elkartzeko balio izan zuten –esaterako, Sidenor, Samputensilli, UNIBO, ENISE, CRF eta Mondragon Unibertsitatea enpresen ordezkariak– eta ezarritako helburuak betetzen lagunduko duen ekintza plan bat definitzeko.  

FATECO proiektuaren proposamenak

Ibilgailuen segurtasuna hobetzea Europako Batasunaren lehentasunetako bat da. Osagaien errendimendua hobetzeak txikiago egiten du osagai horien akatsengatik istripuak gertatzeko dagoen probabilitatea.

Testuinguru horretan, FATECO proiektuaren helburua automobilgintzako transmisio piezen nekea eta prestazio tribologikoak hobetzea da, akabera teknika berritzaileen bitartez gainazalen osotasun optimizatua lortuta. Gainera, teknika horietako batzuei esker lubrifikatzailea kendu ahal izango da, prozesua %100 ekologiko bihurtuta.

Ikaskuntza automatikoko ikuspegi bat ere garatuko da, eta horren bitartez gainazalaren osotasuna eta nekea zein portaera tribologikoa iragarri ahal izango dira, sarrerako aldagaien arabera.  

Iturria: mondragon.edu

like0

91 visualizaciones