Leartiker elikagai-segurtasunari buruzko bi proiektutan parte hartzen ari da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai-Segurtasunaren Ikerketaren Plan Operatiboa 2011n sortu zen EAEn gehieneko elikagai-segurtasun maila lortzeko ikerketa sendotzeko helburu estrategikoarekin. 2012. urtetik, LEARTIKER Segurtasun-mahai teknikoaren partaide da ELIKA, OSASUN PUBLIKOA, AZTI, EHU eta NEIKERekin batera.

2019. urtean zehar, Leartiker elikagai-segurtasunari dagokion SEGAZ eta SO2_Haraki proiektuak zuzentzen ari da, esneki eta okela sektoreentzako interesgarriak direlako.

Esnekien sektorean oraintsu atera diren Monocytogenes eta Enterotoxina Estafilocócica bakterioekin erlazionatutako osasun alertek, agerian utzi dute azterketa zientifiko sendorik ez dagoela esne gordinarekin egindako gaztek osasun kalterik ez dutela sortuko bermatzerako orduan. Hau da, hori bermatuko duen irizpideak ezartzeko erreferentzia gisa erabili daitezkeen ikerketen gabezia dagoela.

SEGAZ proiektuak gaztekin lotutako elikagai-segurtasunari buruzko azterketa sendo bat egitea proposatzen du, helburu honekin: euskal gazta-sektorearentzako interesgarriak diren datuak lortzea eta gaztandegietan aholkularitza teknikoa hobetzeko ereduak ezartzea.

SO2_Haraki proiektua harategietan zuzenean saltzen diren iraungitze-data laburra duten haragi-prestakinen elaborazioei bideratuta dago. Proiektu horren bidez sulfitoaren erabileran praktika onak ezarri nahi dira. Sulfitoa prestakin mota horietan (haragi txikitua dutenak) askotan erabiltzen den kontserbatzaile gehigarria da. Helburua aipatutako osagaia era egokian erabiltzea bermatzea da eta dosifikazioa optimizatzea produktuak beraien balio-bizitzan seguruak izatea lortzeko.

Proiektu biak Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Elikagaigintza zuzendaritzak finantzatuta daude eta 2019an bukatuko dira. Proiektu horietan jasotako emaitzak, nekazaritzako elikagaien balio-kateko eragile guztiei zuzendutako, hainbat hedapen ekintzen bidez ezagutzera emango dira.

Iturria: leartiker.com

 

like0

57 visualizaciones