'Fagor Arrasate Kunshan'-go zuzendaria ohorezko hiritar izendatu du Txinak.

Fagor Arrasatek Txinako Kunshan hirian instalatuta daukan plantako zuzendaria, Jon Agirre, ohorezko hiritar izendatu du Txinak, enpresaren ibilbidea eta tokiko garapenean eginiko ekarpenagatik.

Agirreren esanetan, "Fagor Arrasateren etorkizunean Txinak garrantzi handia dauka eta bertan produkzio eraikin handi bat izatea enpresaren nazioarteko estrategian ezinbesteko zutabea da".

Enpresariak Txinan aberastasuna sortzen jarraitzeko borondatea erakutsi du, eta esker oneko agertu da eskaini dioten aitorpenagatik, baita atzerritarrek jasotzen duten harrera eta tokiko gobernuak inbertsioa eta garapena sustatzeko egiten duen esfortzuagatik ere.

 (id: 1770076)

Fagor Arrasatek Jiangsu probintziako Kunshan hirian daukan eraikinak 10 urte bete ditu aurten. Hamarkada honetan produkzioaren hazkundea eta dibertsifikazioa, merkatu berrietarako hedapena eta bezeroen asebetetze maila altuak erregistratu dira.

Iturria: mondraberri.com

like0

22 visualizaciones