IK4-IDEKOk Makina Erremintaren biurtekoan aurkeztuko ditu industria digitalean eta fabrikazio prozesu aurreratuetan egin dituen azken garapenak.

Euskal zentro teknologikoak erakustoki desberdinduak eramango ditu azokara, eta bertan hainbat garapen erakutsiko ditu metal-galdaketaren sektorerako eta baita balio erantsi handiko gainazalak testurizatzeko teknologiak ere.

Erakundeak, industria digitalaren alde egiten duen apustua ere aurkeztuko du eta baita multikamera ikusmeneko sistema berriak ere, prozesu automatizatuetan doitasuna handitzeko.

Gainera, IK4-IDEKOk ekitaldian erakutsiko du adimen lehiakorrerako eta zaintza teknologikorako bere plataforma: INNGUMA

Bienal Española de Máquina Herramienta maiatzaren 28tik ekainaren 1era ospatuko da Bilbo Exhibition Centerren.

Industria sektorea eraldaketa prozesu batean sartuta dago, fabrikazio sistema eta produkzio lantokietan aplikatutako informazio eta komunikazio teknologia berriek bultzatuta.

Ekipamenduetatik datozen datuak bildu eta prozesatzen dituzten soluzioak erabiltzeak ahalbidetzen du zorrotz ezagutzea makinen egoera eta funtzionamendua denbora errealean, akatsak aurreikustea, aurreikuspen-mantetzeko estrategiak aktibatu eta lerro automatizatuak instalatzea, posible egingo dutenak aurrera egitea fabrika adimendunen eraikuntzan.

Hainbat izen hartzen dituen aldaketa prozesu honek (Industria 4.0, Laugarren Industria Iraultza edo industria-digitalizazioa), eskatzen du etengabeko teknologia-transferentzia egitea fabrikazio inguruneetara, eta agertoki horretan nabarmendu egiten da Fabrikazio Aurreratuan espezialista den IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoa, erreferentea makina erremintari aplikatutako punta-puntako soluzioen inguruko ikerketa eta garapenean, beti ere industria sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko helburuz.

 Fabrikazio prozesuen arloan 30 urtetik gorako ibilbidearekin, erakundea presente egongo da aurten ere Bienal Española de Máquina Herramienta (BIEMH)-en, maiatzaren 28tik ekainaren 1era, Barakaldo herri bizkaitarrean kokatzen den Bilbao Exhibition Centerren.

 Hitzordu horretan, IK4-IDEKOk makina erremintaren sektorean aplikatutako digitalizazioan dituen gaitasunak erakutsiko ditu, eta baita duen espezializazioa ere balio erantsi handiko prozesuetan, artezketa bidezko testurizazioa kasu.

 Era berean, azokako 1/B-21 stand-ean egongo den erakundeak, bere azken nobedadeak aurkeztuko ditu multi-kamera ikusmen sistema aurreratuen arloan. Espazio bat ere eskainiko dio adimen lehiakorrerako eta zaintza teknologikorako sortua duen INNGUMA plataformaren prestazio eta funtzioak erakusteari.

Iturria: IDEKO.es

 

like0

14 visualizaciones