EAEko 40 harakinek bat egin zuten asteartean Leartikerrek antolatutako jardunaldian.

Asteartea, martxoak 6, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunea Euskal Herriko harakinen elkargune bilakatu zen. Berrikuntza txikizkako haragi merkataritzaren sektorean  izenburupean ospatu zenjardunaldian Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 40 bat harakin batu ziren, Leartiker zentro teknologikoak antolatutako askari teknologikoa arreta handiz jarraitzeko.

Harategiek gero eta konpetentzia gehiago daukate merkatuan, eta aurrera egin nahi badute berritzera behartuta daude. Testuinguru horretan, harategietan berrikuntza bultzatzea helburu duen, eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen duen, elkarlan proiektu baten parte hartzen ari da Leartiker beste hainbat erakunderekin batera (Aselcar, Federacion Mercantil de Gipuzkoa eta Okelbiz). Proiektu honetan egindako lana ezagutzera emateko, eta bidez batez EAEko harakinei berrikuntzak beraien negozioetan izan dezakeen eragina erakusteko, antolatu zen jardunaldi hau. Topaketa arrakastatsua izan zen eta harakinen esperientzia ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan zen.

 

BERRIKUNTZA HARATEGIETAN

 

Berrikuntza ardatz hartuta, askari teknologiko honen sarrera Leartikerrek eman zuen elkarlan proiektuaren berri emanez, ostean, Gremi de Carnissers de Barcelona i Comarqueseko Yolanda Casternado-k harategien sektoreko joera berriak aurkeztu zituen. Aurkezpen erakargarri eta koloretsuz jantzitako haragi elaboratuekin, iraultza nabarmena ekarri zuen Casternadok Bartzelonatik Markina-Xemeinera. Produktuen aurkezpen eta formatuari ezinbesteko garrantzia ematen dio harakin honek Bartzelonako merkatu batean duen bere harategian, eta adibide gisa, egindako produktuen argazki ezberdinak erakusteaz gain, showcooking bat ere eskaini zuen eta honelako produktuak prestatu zituen bertaratuen aurrean:

· Wok-ean egiteko preparatu bat txahal okela tirak eta barazkiak erabiliz

· Okela txikitu eta barazkiz betetako bildots-hanka, koloreetako soka batekin lotuta eta ogi txigortu gorridun hautsez apainduta

· Okela txikituaz betetako indioilar-izterra urdai tirekin bilduta

Esperientzia interesgarria honen ondoren, Bilboko Santutxu auzoan dagoen Carniceria Tino eta Durango eta Zornotzan kokatutako Alberdi Harategiko ordezkariek beraien negozioetan izandako berrikuntza esperientziak elkarbanatu zituzten entzuleekin. Kasu honetan saioa prestatuko plateretan zentratu zen, bezeroek gero eta plater prestatu gehiago erosten baitituzte harategietan, plater prestatu artisauak etxeko janari gisa ikusten dituztelako. Horregatik, negozio aukera hori da hain zuzen bi harakin hauek garatu dutena, bakarrik haragia oinarri duten platerak prestatu beharrean denetariko elikagaiak eskainiz. Elaboratutako janarien kontserbazioa eta segurtasuna bermatzeko inbertsioak egin behar direla aitortu zuten, adibidez janaria pasteurizatzeko labea erostea beharrezkoa delarik.

Bukatzeko, harategien etorkizuna gai nagusitzat hartuta, mahai-inguru bat ere ospatu zen, hurrengoa ondorioztatzeko balio izan zuena; gure inguruko harakinek berritzeko grina izan arren, pausua emateko orduan beldurra erabakigarria izaten da. Bezeroa ezagutzea eta pausuak astiro ematea da horri aurre egiteko gakoa, berrikuntzak apurka-apurka sartu eta bezeroak nola erantzuten duen ikusteko. Horrela, errazagoa izango da berrikuntza horren aldeko apustu irmoa egin edo ez erabakitzea.

 

LEARTIKER ELIKAGAIAEN TEKNOLOGIAKO BESTE HITZORDU GARRANTZITSU BATZUK

Laster beste hitzordu interesgarri batzuk ere izango dira Leartiker Elikagaien Teknologia alorrean:

Maiatzaren 17an urteroko hitzordu garrantzitsu eta interesgarria bihurtu den Berrifood jardunaldia antolatuko da, Berrikuntzaren garrantzia elikagaigintza sektorean izenburupean.

Ekainean aldiz, Esneki sektoreko kooperazio proiektuen bidez, kalitatezko esneki produktu artisauetan dibertsifikazioa bultzatzen? jardunaldia izango dugu. Hau ere, oso interesgarria esnekien ekoizle artisauen alorrean mugitzen direnentzako.

Iturria: leartiker.com

 

like0

17 visualizaciones