Aitor Arrietak irabazi du doktore tesi onenaren SISTEDES 2019 saria.

Goi Eskola Politeknikoko ikertzailearen lanaren xedea software sistema konplexuen funtzionamendua probatzea da.

$titulo.getData()

SISTEDES erakundeak, Sociedad de Ingeniería de Software y Tecnologías de Desarrollo de Software, Aitor Arrietari 2019ko doktore tesi onenaren saria eman dio bere Simulation-Based Testing of Highly Configurable Cyber-Physical Systems: Automation, Optimization and Debugging lanagatik. Berriki Mondragon Unibertsitateak doktore izendatuko ikertzaileak bere doktore tesia burutu du Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile diren Goiuria Sagarduy eta Leire Etxeberriaren gidaritzapean.

Doktore tesiari dagokion saria 2019ko irailaren 4an Caceresen egingo den SISTEDES 2019 jardunaldietan emango da. Sariaren baitan 700 euroko ordainsaria, egiaztagiria eta alojamendu eta garraio gastuak estaltzeko bidai poltsa daude.

Sistema konplexuen aldeko apustua

Aitor Arrietak software sistema konplexuen funtzionamendua probatzea helburu duen ikerketa lerro batean egiten du lan, Software eta Sistemen Ingeniaritza ikerketa taldean, sistema ziber-fisikoetan arreta berezia jarriz. Egun Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, non europar proiektuei esker doktore tesiaren gaitegian sakontzeko aukera izan duen eta bere ikerketa taldearen kolaboratzaile diren enpresatan ikerketaren emaitza ezberdinak transferitzea lortu duen, bai ingurukoetan bai nazioartekoetan. 

Iturria: mondragon.edu

 

like0

28 visualizaciones