“Solución para el cultivo celular en la membrana de la cornea” proiektuak irabazi du IV. PBLday ekitaldia.

PBLDAYaren IV. edizioan lehiatu diren Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko bederatzi ingeniaritzetako 25 proiektu onenen erakusketa egin da gaur Orona Ideo Campusean.

$titulo.getData()

PBLdayaren IV. edizioan lehiatu diren Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko bederatzi ingeniaritzetako 25 proiektu onenen erakusketa egin da gaur Orona Ideo Campusean. 

25 proiektu onenen erakusketa izan da eguneko ekintzarik garrantzitsuena. Ikasleek epaimahaia egindako lan onaz konbentzitu behar izan dute, eta horretarako, talde bakoitzak maketa bat, poster bat eta bideo bat erabili du. Komunikatzeko gaitasuna, jarraitutako ikasketa prozesua eta proposatutako irtenbidearen kalitatea izan dira epaimahaiak baloratu behar zian dituen faktoreetako batzuk.

Lehenengo fase batean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko diziplina askotako irakasle talde bat arduratu da stand guztiak bisitatu eta 4 proiektu onenak aukeratzeaz. Ondoren, enpresa eta erakunde laguntzaileetako (Orona, Ikerlan, Innobasque, Gureak eta Beterri) 5 ordezkariz osatutako epaimahai batek proiektu irabazlea aukeratu du: "Solución para el cultivo celular en la membrana de la cornea" (Ingeniaritza Biomedikoko Graduko 2. mailako proiektua). 1.000 €ko saria Iñigo Marquetek eman du, Orona Fundazioaren izenean. 

Ekitaldira etorri diren batxilergoko eta lanbide hezietako 300 ikasleek ere euren proiektu gustukoena bozkatu ahal izan dute. Boto gehien jaso dituen proiektuak afari bat jaso du saria gisa eta kasu honetan "VATN a new brand of whisky" Whisky botila baten diseinu berritzailea proposatu duten Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikasleek eskuratu dute.

Jardunaldira gerturatu diren 800 bisitariek beste proiektu hauek ere ikusi ahal izan dituzte: filogidatutako robot bat, itxasotik plastikoak jasotzeko irtenbide bat, snowboard egiteko skate bat, banbuzko bizikleta elektriko bat, audio bozgorailu bat, errehabilitazio klinika bat, zentral minihidrauliko baten emulazioa, mugikortasun mugatua duten pazienteak lekualdatzeko teleferiko erako garraio bat, scape room simulatzaile bat, radar ultrasoniko bat, pilotak jasotzeko sistema automatiko bat…

Aldi berean, auditorioan erreferentziazko hiru pertsonek hitzaldi irekiak eskaini dituzte: Jon Salsamendi, arraunlari ohia eta entrenatzailea; Idoia Iceta, NEM Solutions-eko Ceo-a; eta Andoni Egaña, bertsolari eta idazlea. Hizlariek beste gai batzuen artean, komunikatzeko gaitasuna, lidergoa eta talde lana eta esfortzua gaiak landu dituzte.

Beste behin ere, PBLday jardunaldiak arrakasta izan du eta Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza eredu praktiko eta berritzailea bistaratzeko baliagarria izan da. 

Iturria: mondragon.edu

 

like0

7 visualizaciones