Javier Oleaga izendatu dute Mondragon Unibertsitateko lehendakaria.

Mondragon Unibertsitatearen Kontseilu Errektoreak Javier Oleaga Mendiarach izendatu du Mondragon Unibertsitateko lehendakari berri, 2019tik orain arte Unibertsitateko lehendakaria izan den Mikel Alvarezen ordez. Gaur egun, Javier Oleaga, Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko zuzendari orokor eta presidenteordea da.

Curriculuma

Javier Oleaga duela 58 urte jaio ze Oñatin eta goi mailako Industria Ingeniaria da. Bere ibilbide profesionala Coprecira lotuta egon da, non, 26 urtetan zehar, ardura desberdinak izan dituen kooperatiban. 1990ean kalitate zuzendari modura hasi zen lanean. Ondoren, 1995ean, gas egosketa negozioaren zuzendari izendatua izan zen eta 2000 urtean, kooperatibaren zuzendaritza orokorra hartu zuen 2017 urtera arte. 2017an, Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko zuzendari orokor eta presidenteorde izandatu zuten eta ordutik hona, Mondragon Korporazioaren Kontseilu Orokorreko kide ere bada.

Iturria: mondraberri.eus

like0

Viewed 18 times