Dirk Morenweiser arrasatearra kontakizunen antolagia batean sartu dute Alemanian.

Dirkek 2018an ‘Vier Monde’ eleberria argitaratu zuen, eta horren ostean ‘Hiria hondarrean’ kontaketa idatzi du. Lan hau txapelketa batera aurkeztu zuen, eta beste ehunka artean aukeratua izan da. Ondorioz, lana argitaratuko diote audio formatuan eta paperean. Zorionak Dirk!

kontakizunak

Nolatan sortu zitzaizun literatur txapelketa batean parte hartzeko ideia?

Nire lehenbiziko eleberria (‘Vier Monde’) argituratu ostean sormen beherakada bat izan nuen. Idazten jarraitzen nuen, hitzak idatziz, esaldi solte batzuk, baina ideiak argi izan gabe. Azken finean idazten dut gustuko dudalako, presa eta behar barik. Kasualitatez literatur txapelketa hauen berri izan nuen. Begirada bat eman nion, eta batean parte hartzea erabaki nuen.

Zelakoak dira literatur txapelketa hauek?

Mota askotakoak daude, batzuk zalantzazkoak. Orokorrean argitaletxe txikiak dira, areago batzuetan norbanakoak dira, hau da, gai, bolumen eta epe bana proposatzen duten norbanakoak dira. Ondorioz, ni bezalako pertsona ezezagunek gure obrak aurkezteko plataformak daude. Gehien asebetetzen dituena aukeratzen dute, eta antologia bat merkaturatzen dute. Irabaziak, gutxienekoak izan ohi direnak, etxegabeko pertsonentzat, errefuxiatuentzat, erakunde ekologistentzat, etab. bideratzen dira. Idazleok, aukeratuak baldin bagara, liburuaren aurkezpenera gonbidatzen gaituzte, eta ale bat oparitzen digute.

Niretzat ondo dago, ‘Hiria’ gaia gustuko izan nuen, ohar batzuk hartuak nituen, ideia gehiago batzuk eta hitzak tekleatzen jarraitzeko arrazoi bat. Gainera, egia esanda, norberaren idazketa maila ezagutzeko baliagarria da, epai-mahaia kualifikatua delako. Baliagarria da ere gozatu bat hartzeko, aukeratua izanez gero.

Beraz?

Lehen aldiz nire testu bat batzorde literario bati bidali nion, eta bi hilabeteren ostean email bat jaso nuen neurri batean harro sentitzea eragin zidana. Nire kontakizuna, ‘Hiria hondarrean’, aukeratu dute beste ehunka artean. Ondorioz, argitara emango dute aurki audio formatoan eta paperean. Beraz, pozik nago, benetan.

Iturria: mondraberri.eus

 

like0

Viewed 120 times