SAIOKAren aurreko edizio biek izan zuten arrakastaren ondorioz, non Korporazioko arlo guztietatik etorritako 41 pertsonak parte hartu zuten, MONDRAGONen BACek hirugarren edizioa antolatzea erabaki du.
2013-2016 Politika Sozioenpresarial berriaren hedapenaren testuinguruan, MONDRAGONen jarduera ekintzailean jauzi kualitatiboa gauzatzeko estrategia beharrezkoetarikoen artean jasotzen da SAIOKA, eta bere asmoa da gure kooperatibetan ekintzaileak hautematea eta sustatzea.
SAIOKA honakoei zuzentzen zaie: gutxienez 5 urteko lan esperientziadun eta enpresa garatzeko ekintzailetza eta lankidetza estrategien aldeko konpromisoa nabari zaien pertsonei. Horiei SAIOKAk ahalbidetuko dizkie:
• Ekintzailek duten perfila, motibazioa eta aplikatzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea.