EROSKIk berrikuntza irekiaren alde apustu egin du, negozioak dakartzan erronkei soluziorik onenak aurkitzeko. Horretarako, EROSKI Venture Program abiarazi du, ekintzailetza korporatiboa martxan jartzeko modu berritzailea; horrek irtenbide berritzaileak kontzeptualizatu eta balioztatuko ditu, negozio-eredu berriak sortzeko metodologia disruptiboak aplikatuz.
Bezeroei elkartasuna erakusteko deia egin die, ordainlekutik pasatzean borondatea emanez herritarren oinarrizko beharrak estaltzen lagundu dezaten, premiaz behar baitute laguntza.
EROSKIk martxan jarri du martxoaren 1ean, bere denda sare osoan, larrialdiko kanpaina bat Ukrainan kaltedun suertatu direnei laguntza emateko. Saltoki guztietan, bezeroek dohaintza egin ahalko dute ordainlekuetatik pasatzean.
Bost GKEren artean banatuko du Eroskik otsailaren 2ra arte Elkartasun Zentimoak ekimenaren bidez batutako dirua, eta horien artean da Mundukide. Erakundeak Brasilen eta Mozambiken dituen proiektuetara bideratuko du jasotakoa.
COVID-19ak eragindako kalteak gehien sufritu dituzten komunitateei laguntzea du helburu Eroskiren 'Elkartasun Zentimoak' izeneko ekimenak, eta horren baitan otsailaren 2ra arte batutako dirua bost GKErentzat izango da; tartean, Mundukiderentzat.
Eroskik 0,10 euro eman ditu urrian bere denda-sarean saldutako Eroski Natur bananen kilo bakoitzeko. Eta, gainera, bezeroek borondatezko dohaintzak egin dituzte kutxa-lerrotik igarotzean, uharteko biztanleei laguntzeko.
EROSKIk eta Gerediaga Elkarteak hitzarmen bat sinatu dute elkarrekin bultzatzeko euskal kultura eta euskara aurtengo Durangoko Azokaren barruan. Azoka urtero antolatzen du elkarteak Durangaldeko hiriburuan, Landako pabiloian.
25 urtean baino gehiagoan lankidetza sendotuz joan ondoren, hitzarmen berriarekin beste bost urtez konprometitzen dira bi erakundeak euskal kultura sustatu eta garatzeko lanean aritzera.
EROSKIk bi mila bostehun tona elikagai baino gehiago eman ditu 2020ko lehen seihilekoan behar gehien dutenentzat “Zero Zabor” programaren bitartez. Horrela bermatzen du kontsumitzeko moduan dagoen ezertxo ere ez duela botatzen bere dendetan, denda bakoitzaren ingurune hurbilean diren gizarte erakundeei emanda. Programa horri esker, 5.000 familiak elikatzeko beste janari ematen du urtero.
Eroski eta haren bezeroek milioi bat otorduen erronka betetzea lortu dute, eta, horri esker, 500 familia inguru mantendu ahalko dira urtebetez. Orain aste batzuk abiatu zuen elkartasun ekimena, eta kanpaina bera apirilean abiatu zuen denda sare osoan, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioaren alde.
Elkartasun ekimena hasi zenetik Kilo Operazioarekin aurreko asteburuan amaitu den arte, 750.000 kilo janari eta higiene produktu baino gehiago bildu dira, eta Elikagaien Bankuei emango zaizkie kolektiborik zaurgarrienen oinarrizko beharrak betetzen laguntzeko.
Elikagaien Bankuen aldeko elkartasun kanpainaren barnean, orain arte 700.000 otordu baino gehiago bildu dira oinarrizko elikagaiekin, bezeroek ordainlekuan eman dutenari esker.
Azken 8 asteetan, Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics graduko lehen mailako ikasleek Eroski Bidaietako Mikel Goienetxek (zuzendari nagusia) eta Iñigo Laisekak (Negozio eta Eraldaketa Garapeneko arduraduna) aurkeztutako erronkan lan egiten dute. Erronkaren helburua Eroskiren bidaien bezeroen adimena hobetzeko irtenbideak proposatzea zen, bezeroei bidaia-proposamenak automatikoki egiteko.
EROSKIk hitzarmen bat egin du Bizkaiko Txakolina Jatorri Izenaren Kontseilu Erregulatzailearekin, txakolinaren salmenta sustatzeko Bizkaian. EROSKIk nekazaritzako ekoizle txikiekin eta kooperatibekin egiten dituen hitzarmenetan sartzen da hau ere, eta helburua da COVID-19aren osasun alerta dela-eta beren ohiko salmenta kanala galdu dutenei (errestaurazioa, kolektiboak…) dituzten ekoizpen sailak saltzen laguntzea. Lehen sektoreari laguntzeko lankidetza sistema bat garatu du, haien soberakinak bere dendetan saltzeko.