Erdieroaleen sektorean sakontzen darrai Fagor Automationek.

Erdieroaleen sektorean sakontzeko urrats berria egin du automatizazio eta makina kontrolerako produktuen garapen eta ekoizpenean erreferente den Fagor Automation kooperatibak. Hain zuzen ere, Wooptixen kapital sozialean sartu da makina-erreminten diseinuan eta ekoizpenean edota ekoizpen prozesu aurreratuetan diharduen Danobat industria taldearekin batera, Mondragon Korporazioarekin bat eginik.

Fagor Automationek bere 3STATECH teknologia aurkeztuko du Hannoverreko EMOn.

Lan baldintza txarretan emaitza oso zorrotzak lortzea dute erronka industriako piezen fabrikatzaileek. Makinak geldi dauden aldietan zein lanean dauden bitartean, lurrunak edo kondentsazioak pilatzen dira eta horrek zikinkeria eragin dezake makinetan, aldi berean makinen ardatzen posizioa kalkulatzea zailduta, ekipoak abiarazteko denborak handituta eta ekoizpen prozesuen efizientzia murriztuta.

Fagor Automation EUROBLECH azokan izango da

Urriaren 23tik 26ra, Fagor Automation EUROBLECH azokako 25. Edizioan izango da Hannover-en, Alemania.

Fagor Automation, Makina herraminta sektorearen enpresa nagusienetariko bat izanik, ezin dio maila goren hauetako ekitaldiei uko egin, azkeneko aurrera pausoak bertan isladatzeko aukera ezin hobea baita EUROBLECH feria.

RSS - FAGOR AUTOMATION-rako harpidetza egin