Aurkeztutako proposamen guztien ondoren, guztiak ideia harrigarri, original eta berritzaileekin, Urkotronik-ek Aitor Orobengoari ematea erabaki du, proposamena JAKIBERRIlantaldearen izenean aurkeztu ondoren.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Etorkizuna Eraikiz Ekimenaren testuinguruan, Jakiberri proiektua aurkeztu dute, Garaia Berrikuntza Gunean. Foru Aldundiko ordezkariak, proiektuaren arduradunak eta proiektuan interesa eduki ahal duten negozioetako ordezkariak egon dira ekitaldian.
Joan zen Maiatzaren 25ean JAKIBERRI Ideia-Lehiaketaren Epai-mahia elkartu zen “Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” sortzeko asmoz aurkeztu izan diren ideietatik hoberenak aukeratzeko asmoz.
JAKIBERRI proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du, “Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab”ekimenaren bitartez.
Lehiaketa honen bitartez 7 sari emango dira eta, guztira, 4.000 euro banatuko dira.
Jakiberri Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz-GipuzkoaLab ekimenaren testuinguruan garatzen ari den Proiektu bat da eta bere helburua Euskal Janari Lasterra sortzea da. Garatzen ari diren jardueren artean Jakiberri Ideia-Lehiaketa azpimarratzekoa da; berau indarrean egon da 2016ko Azaroaren hasieratik eta 2017ko Martxoaren amaiera arte.
Hona hemen Ideia-Lehiaketaren ondorioei buruzko zenbait argibide:
JAKIBERRI Proiektua azkar prestatzeko euskal janari naturala, osasungarria, anitza eta nutritiboa izango den Euskal Janari Lasterra lortzeko I+G+b-ko proiektua da (Euskal Janari Lasterra, "Healthy Basque Fast Food").
JAKIBERRI proiektua honako hauek bultzatzen dute: ISEA, Basque Culinary Center, Mondragon Health, Jakion, Auzo Lagun eta Debagoieneko Garapen Agentzia, Innobasquen laguntza dutelarik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak JAKIBERRI Proiektua babesten du “Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab” ekimenaren bitartez.