KOOPERATIBEN ARTEKO MUNDUKIDE LASTERKETA SOLIDARIOAREN aurten URRIAK 22an ospatuko da.

KOOPERATIBEN ARTEKO MUNDUKIDE LASTERKETA SOLIDARIOAREN  aurreko edizioak uztailean izan badira ere, aurten URRIAK 22an ospatuko da, POBREZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNArekin (urriak 17) bat eginaz. Kolektibo bezala, herrialde txirotuen garapenerako lanean jarraituko dugula aldarrikatuaz.

Azken bi urtetan Aretxabaletako Urkuluko urtegiaren inguruan, kooperatiba ezberdinetako talde mordoxkak hartu dute parte lasterketan eta ekimenak duen helburuaz gain, lasterketako ibilbidea, giroa eta antolaketa goraipatu dituzte, ondorengo testigantzetan ikusten den bezala.

“Lankideekin eguna pasatzeko gune ezinhobea da. Nik ez nuen ezagutzen baina naturaz eta kirolaz gozatzeko leku aproposa izateaz gain, Mundukidek dituen proiektuak babesteko eta taldearen parte izateko aukera ematen du.”

“Ingurua zoragarria da eta giroa oso atsegina. Oso gustora sentitu ginen taldekide guztiok. Lehiaketa bat izan beharrean lasterketa solidario bat zela nabaritu zen erabat.”

KORRIKAN EMATEAZ GAIN, AURTEN OINEZ ERE EMAN AHAL IZANGO DA BUELTA

Lasterketa egunean, animatzera etortzen den jendearen esanetan, denok ezin dutela lasterketan parte hartu ahal izaten da komentarioetako bat, beraz aurten ez dago aitzakiarik eta Urkuluko buelta oinez emateko aukera izango da Nordik Walking modalitatean (makila bi eskutan hartuta) eta modu arruntean ere.

LANKIDETZA KOOPERATIBOA GARA

Mugimendu kooperatiboak sortutako 55 urteko esperientzia da pertsonen bizitzak hobetzeko daukagun altxorrik preziatuena. Horregatik eta pertsonen duintasunak arduratzen gaituelako, hegoaldeko herriekin lan munduaren solidaritatea bultzatzen du Mundukidek, alde bien arteko esperientzia eta ezagutza partekatuz.

Iturria:mundukide.org

 

like0

Viewed 167 times