MONDRAGON DUAL: talentua erakarri eta kudeatzeko estrategia.
MONDRAGON Korporazioaren Talentoaren praktika komunitateak eta Mondragon Unibertsitateak MONDRAGON DUAL aurkeztu dute, talentua erakartzeko estrategia gisa.
Jardunaldia atzo egin, azaroaren 22an Mondragon Unibertsitatean eta bertan hartu zuten parte kooperatiba ezberdinetako 60 pertsona inguruk.
Hiru kasu praktiko aurkeztu ziren: Fagor Ederlan Group, Ikerlan eta Ulma Handling System. Eta erea berean hiru ordezkariek mahainguru batean ere hartu zuten parte, gestioaren kudeaketaz. Nekane Errasti, Goi Eskola Politeknikoko zuzendari akademikoak zuzendu zuen mahaingurua. Eta Carolina Mejía, MUko master ikasleak ere hartu zuen parte.
Ondoren, MONDRAGON DUAL aurkeztu zuten: Iñigo Larreak, Korporazioko Talentuaren Gestioaren arduradunak eta Josu Galarzak, Goi Eskola Politeknikoko formazio dualaren arduradunak. 2019ra erronka ere aurkeztu zuten: MONDRAGON-eko Kooperatibetara master duala ikasiko duten 100 Ingeniaritzako gradudunak erakartzeko ekimena
MONDRAGON DUAL
MONDRAGON DUAL ikasketak eta lana uztartzeko ekimena da, baina ez da gauza berria, izan ere 70 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Halaber, kooperatibetan talentua erakartzeko estrategiak hobetzeko erronka du eta horretarako MONDRAGONeko ekosisteman dauden eragile ezberdinen sinergiak aprotxatu nahi dira.
Iturria: TULANKIDE.com
Viewed 142 times