Jakiberri Ideia-Lehiaketak 178 proposamen jaso ditu Euskal Janari Lasterra sortzeko.

Jakiberri Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz-GipuzkoaLab ekimenaren testuinguruan garatzen ari den Proiektu bat da eta bere helburua Euskal Janari Lasterra sortzea da. Garatzen ari diren jardueren artean Jakiberri Ideia-Lehiaketa azpimarratzekoa da; berau indarrean egon da 2016ko Azaroaren hasieratik eta 2017ko Martxoaren amaiera arte. 

Hona hemen Ideia-Lehiaketaren ondorioei buruzko zenbait argibide:

·         98 lagunek parte hartu dute Ideia-Lehiaketan.

·         Partaide horiek horien jatorria honako lurralderi dagokie: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Burgos.

·         Guztira 178 proposamen jaso izan dira euskal janari lasterra sortzeko asmoz, hain zuzen ere honako hauek:

-          51 proposamen euskal janari laster orokorrari dagozkionak.

-          20 proposamen gosariekin lotutakoak.

-          25 postre edo azken-buruekin lotutakoak.

-          18 proposamen umeei zuzendutako euskal janari lasterrari dagokiona.

-          25 proposamen askariarekin lotutakoak.

-          18 proposamen afariekin lotutakoak.

-          21 proposamen edari osasungarriekin lotutakoak.

Ideia-Lehiaketaren Epai-mahia honako elkartez osatuta dago: ISEA, Basque Culinary Center, Mondragon Health, Jakion, AUZO LAGUN, Debagaraiko Garapen Agentzia eta Innobasque.

Epai-mahiak ekin dio dagonekoz proposamenen azterketari eta, gauzak ondo, lehiaketaren irabazleen izenak Apirilaren amaieran emango dira jakitera.

like0

Viewed 120 times