"Kooperatibismoa gara!" spotak irabazi du Euspot lehiaketa.

Euspot lehiaketako sari nagusia Jone Markuletak, Irene Azkargortak eta Danel Teranen spotak irabazi du. Epaimahaiak adierazi duenez, spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dena. Guztira 95 lan jaso dituzte, eta lehen aldiz, Iparraldeko pieza bat ere jaso dute. 

Biziberritu proiektua: heziketa-tresna bihurtu, enpresen materialen soberakinak.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateako Biziberritu  jardunaldia antolatu du, ekainaren 20an, Eskoriatzako campusean. Ekitaldia 15:00etan hasiko da eta irekia izango da, baina, interesatuk aldez aurretik eman beharko dute izena.

'Burujabetzaren bidetik' liburu kolektiboa aurkeztu dute Euskal herrigintzaren etorkizunari buruzko ekitaldian.

Maiatzaren 27ko ostiral arratsean, Orona Fundazioaren Areto Nagusian (Galarreta-Hernani) Euskalerrigintzaren geroaz, liburu aurkezpena eta herrigintzaz eztabaida izenburupean egin da Oreki Fundazioak antolatutako ekitaldia. Bertan, Fundazioak sustatuta argitaratu duten Burujabetzaren bidetik. Bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea liburu kolektiboa aurkeztu dute lehenik. Ondoren, Euskal Herriko herrigintzaren geroari begirako solasaldi mamitsua egin dute Xabier Barandiaranek, Iratxe Esnaolak eta Ana Urkizak.

MU-ko ikasle talde batek ‘Ni horrelakoa naiz’ film laburra egiteko crowfundinga ireki du.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko 6 ikasleko talde bat, lau bizkaitar, arrasatear bat eta gasteiztar bat, ‘Ni horrelakoa naiz’ izeneko film labur bat egiten ari dira. LGTBIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna eman nahi dion film laburra da.

Maite Diosdado arrasatearra proiektuaren produktorea da, eta hainbat marka eta enpresa gure proiektuaren babesleak izatea lortu du: Alzola, Bascook, Basque Select, Las casas de la cascada, Sagardoetxea museoa, Txalaparta, Ñam… Hala ere, proiektua aurrera atera ahal izateko crowdfunding-a kanpaianarekin hasi dira.

Martxoaren 15ean, XXI. mendeko demokrazia eredu berriak aztergai.

Telesforo Monzon eLaborategia (TMeLab), Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arantzazulab-ek elkar lanean, XXI. mendeko demokrazia eredu berriak: asanblada herritarrak edo demokrazia deliberatiboa jardunaldia antolatu dute martxoaren 15erako. Bertan, besteak beste, Eskozia, Frantzia, Irlanda eta Euskal Herriko esperientziak ezagutu ahal izango dira.

Otsailaren 18an, jardunaldia lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak lantzeko, Katalunia eta Euskal Herriko begiradatik.

Otsailaren 18an, Lurraldeak eta kooperatibak; Katalunia eta Euskal Herriko esperientziak jardunaldia antolatu du KoopFabrikak Arantzazun, Katalunian azken urteetan abian jarritako politika publiko berritzaileak ezagutu eta Euskal Herrian logika horien sustapenerako eredu propioen garapenaz hausnartzeko. Era berean, Euskal Herriko praktika eta egitasmoak ere ezagutzeko aukera egongo da.

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin