KoLaborategiko 2024ko topaketek ireki dute izen ematea.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak ekitaldi sorta antolatu du apirila eta maiatzean egiteko. Era askotako gaiak jorratuko dituzte Bilbao AS Fabrik-en, Eskoriatzako campusean edo online egingo diren ekitaldietan; esaterako, Adimen Artifiziala, digitalizazioa, STEM arloko gaiak edo adin txikikoen eta pantailen arteko harremana.

Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa emango du bigarrenez.

Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa abiatu du bigarrenez. Interesa dutenek urtarrilean hasi eta ekainean amaituko den titulu hori egiteko aukera izango dute. Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen ikastaroak Nafarroako Gobernuaren Industriako eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren laguntza du eta erdi-presentziala izango da. Egoitza presentziala Lekarozko Enpresa Campusean egongo da.

Aurkeztu dute Huhezinema jaialdiaren 17. edizioa.

Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurkeztu egin du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 17. edizioa. Urtero bezala, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean egingo dute Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen duen jaialdia, urtarrilaren 24, 25 eta 26an zehazki.

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin