Unescok sustatutako ekonomia sozial eta solidarioko katedran hartuko du parte MUk.

Azaldu dutenez, munduko lehenengo katedra da arlo honetan, eta beste lau unibertsitaterekin arituko da lankidetzan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: Mexikoko Universidad Iberoamericana de Puebla, Kolonbiako Universidad Cooperativa, Argentinako Universidad de Quilmes eta Madrilgo Complutense Unibertsitatea.

‘GipuzkoHarrok’ bideo lehiaketa: etorkizuneko Gipuzkoa irudikatzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatzen ari den Etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko proiektuaren testuinguruan, gazteei zuzendutako bideo lehiaketa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: GipuzkoHarrok. Lehiaketaren helburua da Gipuzkoako etorkizuneko lana irudikatzea. Horretarako, ‘Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron enplegua?’ gaiari erantzunda, gehienez 30 segundoko luzera eta formatu bertikaleko bideoak lehiatuko dira. 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak goi-mailako hezkuntzan kooperatibismoa eta gizarte-ekonomia sustatzeko jardunaldia antolatu du Bilbon.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du ekitaldi biderkatzailea, MyDigiCoop Europako ikerlanean ateratako ondorioak azaltzeko. Ikerlanaren helburua da ikasleen artean gizarte-ekonomiari buruzko gaitasunak sustatzea, ikasketa-plataforma digitalen bidez, eta ekonomia hori goi-mailako langileen artean sustatzea, zenbait gidalibururen bidez.

STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan unibertsitate aditu titulun berria, urtarriletik aurrera.

2023ko urtarriletik aurrera, pil-pilean dagoen arlo baten gaineko ikastaro berria eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan unibertsitate aditu titulua. Ikastaroa zuzenduta dago hezkuntzako irakasleei, zuzendari pedagogikoei eta Berritzeguneetako mentore digitalei.

Bi ibilbide aukeran

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin