Start-up edo negozio ideia bat duzu eta inbertsoreen aurrean aurkeztu nahi duzu?

GARAIA INVESTORSek beste deialdi bat antolatu du ekainaren 14an, 09:30etik 12:00etara, GARAIA Parke Teknologikoan, Debagoienean ekintzailetza eta inbertsioa bultzatzeko, eta, hala, inbertitzaile-ekintzaileen KM 0 sarea eraikitzen jarraitzeko, enpresen arteko lankidetzarako aukerak garatzeko.

Start-up edo negozio ideia bat duzu eta inbertsoreen aurrean aurkeztu nahi duzu?

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Debagoieneko enpresa-proiektuak ezagutu nahi dituzu eta inbertitzeko aukera izan?

Garaia Parke Teknologikoak, D-EKIN sarearekin batera (Isea, Saiolan, Mondragon Sustapen Zentroa, Gaztenpresa, Galbaian, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Mondragon Enpresagintza) GARAIA INVESTORS jardunaldira gonbidatzen zaitu, uztailaren 20an goizeko 10:00etatik 11:30era, GARAIA Parke Teknologikoan, Debagoienako enpresa-proiektuak ezagutzeko.

Onurak:

Garaia Parke Teknologikoak Pertsonen Berrikuntzaren hilabetearen 4.edizioa aurkezten du.

2019az geroztik, Garaia Parke Teknologikoa urtero bezala, Pertsonen Berrikuntzarako eszenatoki bihurtzen da berriz ere. Bertan, hainbat diziplinatako profesionalek; tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte enpresok bizi ditugun egoera desberdinetarako. Aurten, gai hauek jorratuko dira: kultura bortitza eta oldarkorra, ziurgabetasun-uneetan hartutako erabakiak, loa lan-istripuak prebenitzeko tresna gisa, absentismoaren kudeaketa eta lan-inguruneko portaera toxikoak.

Zientzia eta Teknologia Astea 2020 Garaian.

Azaroaren 9tik 13ra Garaia Parke Teknologikoa eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren artean Zientzia eta Teknologiaren astea ospatzeko ekintzak antolatu ditugu.

2020-a urte berezi hontan, Mondragon Goi Eskola Politenikoa eta Garaia Parke Teknologikoak indarrak gehitu eta ospakizun hau elkarrekin antolatzea eta bultzatzera erabaki dugu.

GARAIA ATE IREKIAK 2018.

GARAIA Parke Teknologikoak datorren azaroaren 10ean goizeko 11etan, Ate Irekien Jardunaldira gonbidatzen zaitu, egun horietan ospatuko den Zientzia eta Teknologiaren Astearekin bat eginda.  

Kontutan izanda aukera polita dela disfrutatu eta parke teknologikoaren ekosistema hobeto ezagutzeko, egun horretarako hainbat tailer praktiko, bisita gidatuak eta beste ekintza batzuk programatu dira, teknologiaren esparruari lotuta daudelarik, atxikituta bidaltzen dizuegu eskuko programa.

Zu ere bertan izatea nahiko genuke.

Garaia Parke Teknologikoak bere ateak irekiko ditu.

Hori dela eta, Arrasateko parke teknologikoa eta bertan egoitza duten enpresek, Arrasate nahiz eskualdeko gazteriari zuzendutako jardunaldi bat antolatu du zientzia eta teknologia sustatzeko asmoarekin.

Antolatutako ekintzak Exploratoriumean egongo den gazte gunearen irekierarekin hasiko dira 11etatik aurrera. Bertan gazteenek bai puzgarriez, bai Lego eta marrazki guneez gozatu ahal izango dute.

Orriak

RSS - GARAIA-rako harpidetza egin