Garaia Parke Teknologikoak bere ateak irekiko ditu.

Hori dela eta, Arrasateko parke teknologikoa eta bertan egoitza duten enpresek, Arrasate nahiz eskualdeko gazteriari zuzendutako jardunaldi bat antolatu du zientzia eta teknologia sustatzeko asmoarekin.

Antolatutako ekintzak Exploratoriumean egongo den gazte gunearen irekierarekin hasiko dira 11etatik aurrera. Bertan gazteenek bai puzgarriez, bai Lego eta marrazki guneez gozatu ahal izango dute.

Ondoren, 11:30tan GARAIAko parking-a, adin guztietarako, EkocarsBalanceBike zirkuitu bilakatuko da. Aldi berean, gazteentzako robotika tailerrari hasiera emango zaio.

Horrez gain, 11:30 eta 13:30 bitartean talde txikiak sortzen joango dira GARAIA eraikuntza eta bertan dauden enpresak ezagutu nahi duen edonorentzako.

 

 (id: 7615485)

like0

Viewed 130 times