Pertsonengan Berritzeko hilabetea antolatuko du Garaia Parke Teknologikoak.

Garaia Parke Teknologikoak hainbat jardunaldi eta tailer egingo ditu maiatzean, pertsonen eta lantaldeen kudeaketari lotuta. Izan ere, erakundeek derrigor eboluzionatu behar dute, taldeen eta pertsonen kudeaketan oinarritutako enpresa kultura bat eraikiz. 

Pertsonengan Berritzeko hilabetea antolatuko du Garaia Parke Teknologikoak

Egitaraua

Lau izango dira maiatzean zehar izango diren jardunaldiak. Lehena, maiatzaren 7an izango da, 09:00etatik 11:00etara bitartean eta jorratuko den gaia absentismoaren kudeaketa eta presentziaren kudeaketaren arteko borroka izango da. Bigarrena, maiatzaren 14an izango da ordutegi berean eta kasu horretan, kiroletik enpresara gaia izango da protagonista, non talde eta lidergoaren coachinga egingo duten. Maiatzaren 21ean izango da hirugarren jardunaldia, aurreko bien ordutegi berean eta talde lanean enpresa bakoitzaren isla eta motorra landuko dituzte. Azkenik, maiatzaren 28an izango da azkena, ordutegia mantenduz eta jardunaldiaren ardatza autolidergoa, pertsonak eta erakundeak altzadeko motorra izango da. 

Iturria: goiena.eus

 

like0

Viewed 129 times