Fagor Ederlanek martxan dituen aluminioa birziklatzeko eta karbono aztarna murrizteko prozesuez egin du berba EITB telebista kateko Teknopolis saioak. Zehatz esanda, Itsaso Erretolatza Arantzabal Edertek teknologia zentroko Industrializazio aurreratuko modulu-arduradunak eta Iker Akizu Olabe Fagor Ederlaneko jasangarritasun arduradunak azaldu dituzte gaiari buruzkoak.
Joan den martxoaren 13an gertatu zen lan istripu larria Eskoriatzako Fagor Ederlan lantokiaren kanpoaldean; istripua izan zuen behargina gaur hil da.
Fagor Ederlan enpresarentzako materiala garraiatzen ari zen Orixol Garraioak (TKV taldea) enpresako 25 urteko gizonezko langile bati zama gainera erori zitzaion pasa den martxoaren 13an eta, LABek jakinarazi duenez, "langilea hil egin da istripuak eragindako zauri larrien ondorioz". Heriotza honen aurrean, sindikatuak salatu du "2024an dagoeneko 18 langile" hil direla lan.
Mondragon Korporazioak eta Fagor Ederlanek EEVAM (Engineering, Electric Vehicles and Advanced Mobility) ibilgailu elektrikoentzako teknologien startupean inbertitu dute, ekintzailetzaren eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzeko abiarazirik dagoen estrategiaren baitan. Besteren artean, hark, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteetan inbertitzea dakar, eta horren adibide da akordio berria.
Bueltan da The Battery Show azoka, bateria moduko produktuen elektrifikazioan eta balio kate osoan aditu diren enpresa eta profesionalen erreferentziazko topalekua -Messe Stuttgarten (Stuttgart) egingo da, maiatzaren 23tik 25era bitartean-. Sektorean dihardutenek inoiz baino interesgarriago aurreikusten dute aurtengo edizioa, bateria aurreratuen eta ibilgailu elektrikoen teknologia-komunitatearentzako lehentasunezko hitzordu den aldetik, mugikortasunaren elektrifikaziorako esangura handikoa den sektore batean landurikoak partekatzeko, ezagutzeko eta aztertzeko aukera eskainiko duelako.
Haren ekoizpen prozesuetan sorturiko hondar-hondakinen balizko barne erabilerak aztertzen dabil Fagor Ederlan kooperatiba, Betsaide eta Metal Smelting burdin galdategiekin batera, Hicore egitasmoaren baitan. Azterlan teknologia-zentroaren eta EAEko zein Nafarroako Galdeketa Elkartearen babesa du ekinbideak. Hain zuzen ere, gaur-gaurkoz hondakin den hondarraren berreskuratzerako teknologia eta prozesu eraginkorrenen bila jardungo du Hicorek datozen hiru urteetan. Behinik behin, barne erabilerara bideratuko litzateke hondar-hondakina.
Fagor Taldeko kooperatiba honek azpimarratu digu “inguruarekin Elkar Lankidetza estrategia aktiboa eta etengabea” duela. Bide horretan, “kooperatibaren irabazien %12 zuzentzen dugu Fagor Taldeko COFID Lankidetza Funtsera”, hain zuzen, “hezkuntza, garapen soziala eta kooperatiboa, eta banaketa komunitarioa sustatzeko”.
Fagor Ederlanek oraintsu baieztatu digunez “inguruarekin Elkar Lankidetza estrategia aktibo eta etengabekoa” dauka. Izan ere, horixe da “kooperatiba gisa, gure estrategiaren funtsezko oinarrietako bat”.
Gaur inauguratu da ofizialki Fagor Ederlanek Bergaran Bergaran duen behe presioko aluminio lantegia. Lantegiak 220 langile ditu, eta 55 milioi euro inbertitu dira lantegia erabat garatzeko. Behe presioko aluminiozko esekidura osagaien fabrikazioan espezializatua dago, eta behe presioko aluminioan taldeak duen garapen teknologikoko ikurra da, jardunean dituen pareko beste hiru lantegiekin batera.
Fagor Ederlan finalista izan zen “Daimler Supplier Award 2018” sarietan, “Bazkide estrategikoa-Partnership” kategorian. Ekitaldia otsailaren 20an egin zen Carl Benz Arenan, Stuttgarten, Daimlerrek Alemanian duen egoitza nagusia baita, eta nazioarteko 450 enpresa baino gehiago bildu ziren bertan, tartean Gipuzkoako kooperatiba.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Garbiñe Mendizabal Arrasaten izan dira gaur. Fagor Taldeko hainbat ordezkarirekin bildu dira euskara sustatzeko bi erakundeek dituzten estrategiak ezagutu eta partekatzeko.