Fordek bere hornitzaileei hainbat alderditan lortutako bikaintasuna aitortzen die sari hauen bitartez eta auto ekoizle amerikarraren aurreikuspenak gainditzeagatik izan da finalista Fagor Ederlan Aitortza Berezia kategorian.
Kooperatibatik baieztatu digute planta funtzionamenduan jarri dutela, oraingoz %100ean ez den arren. Jarduera honi esker, Ederlanek aurreikusten du moldeak ekoizteko bere ahalmena bikoiztea.
Fagor Ederlanek urtarrilean azaldu zuen Fagor Electrodomesticosen hozkailuen planta ohia alokatu berri zuela.
Kooperatibaren aurreikuspenen arabera, plantan martxan izango zen udaberrian, eta aurreikuspenak bete egin ditu.
Horretarako, lehenbizi San Andresko instalazioak egokitu behar izan ditu, eta beste planta batzuetatik makinaria bertara eraman.
Gipuzkoako kooperatibak berrikuntza teknologiko, kalitate eta zerbitzu ezin hobeari esker Ipar Amerikako konpainiaren onespena jaso du. General Motorsek 6.300 hornitzaile ditu.
Fagor Ederlanek joan den martxoaren 31n “2016ko hornitzaile” saria jaso zuen General Motorsen (GM) eskutik. Iparramerikatako automobil ekoizlearen aitorpena jaso du automoziorako osagarri eta modulu hornitzaile gisa Fagor Ederlanek egindako berrikuntza teknologikoaren eta kalitate eta zerbitzuaren izenean. Gainera, aipamen berezia jaso du euskal kooperatibaren Borjako lantegiak.
Fagor Ederlanendako urte garrantzitsua izan zen 2016a. Eta taldeko kideek horren arrazoiak eman dituzte: IZB azokan parte hartzea, British Foundry Medal saria eskuratzea eta erreferentziako hornitzaile global gisa sendotzea, besteak beste.
Bere Aluminio lantegietarako moldeak egiteko jarduera industriala Fagor Etxetresna Elektrikoen hozkailuen garai bateko plantara eramango du.
MONDRAGON Korporazioan integraturiko Fagor Ederlan kooperatibak hitzarmen bat itxi berri du Fagor Etxetresna Elektrikoen hozkailuen garai bateko plantan 4.800 metro koadro alokatzeko, Arrasateko San Andres auzoan. Instalazio horietan Fagor Ederlanek moldeak egiteko industri jarduera garatu nahi du, behe presioko fundizioko eta aluminio injekzioko plantetarako.
Fagor Ederlanen, Arrasaten, tximinia batek sua hartu du eta ke asko botatzen hasi da. Erabiltzen duten erretxina batzuek sutea sortu dute. Zubillagako suhiltzaileak beharrezkoak izan dira. Orain dagoen arazoa, tximiniaren azpian dauden materialak dira. Material hauek sukoiak dira eta eztanda egin dezakete. Ondorioz, arratsaldeko 17:00etan lantegia hustu egin behar izan dute. Dirudienez sutea matxeriako gunean hasi da. Zauriturik ez da egon. Arratsaldeko 18:30ren inguruan suten kontrolpean gelditu da.
Fagor Ederlanek urriaren 1ean hasiko ditu Bergarako pabiloi berria bere jarduerara egokitzeko lanak. Hain zuzen, San Juan industrialdean iaz arte Fagorrek (gero Fagor CNAk) erabilitako Geyserren pabiloian ipiniko du bere produkzioaren zati bat. Helburu horrekin errentan hartu zion Fagor CNAri pabiloi hori, erosteko eskubidearekin.