Fagor Ederlanek behe presioko lantegi berria inauguratu du Bergaran.
Gaur inauguratu da ofizialki Fagor Ederlanek Bergaran Bergaran duen behe presioko aluminio lantegia. Lantegiak 220 langile ditu, eta 55 milioi euro inbertitu dira lantegia erabat garatzeko. Behe presioko aluminiozko esekidura osagaien fabrikazioan espezializatua dago, eta behe presioko aluminioan taldeak duen garapen teknologikoko ikurra da, jardunean dituen pareko beste hiru lantegiekin batera.
Bertan, gaur goizean antolatu den ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Iñigo Urkullu; Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapia; Mondragon korporazioko lehendakari Iñigo Ucin; Fagor Ederlaneko lehendakaria Aitor Axpe; eta Fagor Ederlaneko zuzendari nagusi Juan Mari Palencia, besteak beste.
Planta berriak urtean 1,7 milioi pieza ekoitzen ditu, merkatuko puntako automobilgintza markei (BMW, Daimler edo Jaguar LandRover) zerbitzua eman ahal izateko. Fagor Ederlanek garapen teknologikoaren alde egiten duen apustua defendatu du, horrela bera “kokatuta dagoen komunitatean eta ingurunean ondorio ekonomiko postiboa sustatuz”.
“Sustraitik mundura” izan da ekitaldiaren slogana, eta berarekin Fagor Ederlanek defendatu du automobilgintzako etorkizuneko osagaien alde, garapen teknologikoaren alde eta deslokalizatu gabe, nazioartean haztearen alde egiten duen apustua, bera kokatuta dagoen komunitatean eta ingurunean ondorio ekonomiko postiboetarako bidea emateko: “Munduan baldun bagaude, hemen eta gure proiektuarekin eta etorkizunarekin konprometituta jarraitu ahal izateko ere gaude”.
Taldeak gaur eskaintzen dituen produktuak Chassisa, Powertrain Elektrikoa eta Estrukturalak, bai automobiletarako bai aplikazio komertzial eta industrialetarako, “beti kalitate handiko produktuen eta bezero bakoitzaren premietara egokitutako produktu kustomizatuen alde eginda.
Iturria: MONDRABERRI.eus
Viewed 114 times