«Euskaraz hitz egingo duen» Jaurlaritza bat osatzeko eskaera.

350 kazetari euskaldunek baino gehiagok eskaera argia egin diote Eusko Jaurlaritzari: Jaurlaritzako hurrengo arduradunak euskaldunak izan daitezela, kazetariek euskaraz lan egin eta informatu ahal izan dezaten. Gaitasunean eta kalitatean ere jarri dute arreta: «Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien euskarazko bozeramailetza behartuak».

Karrera bukaerako proiektuak euskaraz saria: Ander Jauregi Goñi, Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, saria lortu du, IK4-Ikerlanentzat egindako lan batengatik.

Euskaraz egindako ikasketa-amaierako proiekturik onenari saria eman diote gaur MONDRAGONek Arrasaten duen egoitza nagusian.. Sariaren irabazlea Ander Jauregi Goñi izan da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikaslea, “Energia eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterrean IK-4 Ikerlanentzat egindako « Bihurgailu multifase baten diseinua eta garapena” lanagatik. ». Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak 1.500 euroko saria eman diote zazpigarren edizio honetan.

Mondragon Team Academy Munduko Bankuaren Gazte Gailurrean parte hartzera gonbidatua.

Mondragon Team Academyk (MTA World), Washingtonen abenduaren 4tik 6ra Munduko Bankuaren Gazte Gailurrean (World Bank Youth Summit) parte hartzeko gonbita jaso du.

2013az geroztik, Munduko Bankuko langilerik gazteenek nazioarteko topaketa hau antolatzen dute, eztabaida- eta ikasketa-esparru bat sortzeko, eta, hartan, elkarri munduko pobrezia desagerrarazteko ideien berri emateko. Horri esker, erakundearen lanaren jakinaren gainean egon daiteke biztanleria-segmentu hori, eta aukerak sor daitezke haientzat.

Orriak

RSS - euskera-rako harpidetza egin