BATZ, Cikautxo, Maier eta Eikak Ohorezko Lauaxeta Saria jaso dute.
Sari honekin, lan munduan euskararen erabilera areagotzeko egiten duten lana aitortu zaie.
Pasa den asteartean, azaroak 28, Bizkaiko Foru Jauregian ospatu zen ekitaldian, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Lauaxeta 2017 ohorezko saria eman zien Bizkaiko lan munduan euskararen erabilera areagotzeari ekin dioten bost enpresei: EIKA, BATZ, MAIER eta CIKAUTXO kooperatibei eta Industria de Turbo Propulsores ITP sozietate anonimoari.
Sariaren bidez, publikoki aintzat hartu nahi dira euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik nabarmendu diren pertsona, talde eta erakundeak.
Asko badira Bizkaian euskararen aldeko apustua egin duten orotariko enpresa eta lantegiak, gaur horietariko bost saritu nahi izan ditu Aldundiak, beraien ibilbidea beste askorentzat ere eredugarri izan daitekeelako.
Bizkaiko Foru Aldundiak duela hamahiru urte sortu zuen Lauaxeta Saria, Esteban Urkiaga Lauaxeta idazle euskaldunaren figura aldarrikatzeko eta euskal kulturaren alde egiten dutenak saritzeko.
Iturria: TULANKIDE.com
Viewed 283 times
