Fagor Automation, Fagor Electronica, Fagor Ederlan, LKS eta Laboral Kutxak Bikain Ziurtagiria lortu dute.

Herenegun banatu ziren Donostiako Kursaal Jauregian Hizkuntza Kudeaketako Bikain Ziurtagiriak. Guztira 52 erakundek jaso zuten ziurtagiria, lanbide-esparruan eta enpresan euskararen presentzia eta erabilera aitortzen duena.

595.Bikain.Ziurt.Fagor-LKS.TULANKIDE (id: 2289417)

Ziurtagiri horiek banatzeko ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen, baita Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria, Enplegu eta Gizarte Politika sailburu Beatriz Artolazabal, Osasun sailburu Jon Darpon eta Hizkuntza Politika sailburuorde Patxi Baztarrika eta Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañaga ere.

Aurten guztira 21.500 langile barnean hartzen dituzten 52 enpresek jaso dute aitorpena, aurreko edizioetan baino bost aldiz gehiago, jauzi garrantzitsu bat “bide onetik” aurreratzen ari dela ondorioztatzeko, lehendakariak ziurtatu zuenez. Mondragon Taldeko ondoko kooperatibek ere jaso dute ziurtagiria: Fagor Automation, Fagor Ederlan, Fagor Electronica, Ideko, Laboral Kutxa eta LKS.

Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak.

 
Bikain kanpo-ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Ebaluazio horretan EMEk (Erreferentzia Marko Estandarrak) zehaztutako alorretan euskararen presentzia, erabilera eta, oro har, kudeaketa neurtzen dira. Ebaluatzen diren alorrak ondokoak dira:

  • Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
  • Kanpo harremanak
  • Kanpo harremanak
  • Barne harremanak
  • Hizkuntza kudeaketa

Iturria:mondraberri.com

 

like0

Viewed 148 times