Annus horribilis

Aurtengo urtea txarra suertatzen dabilkio Euskadiri, izan ere albiste okerrak pilatzen dabiltza.

Batetik, mundu osoan ekintzailetasuna neurtzen duen GEM estatistikan berriz ere atzera egin du Euskadik.

Ikerkuntza-inbertsioari dagokionez, berriz, Europako lurralde aurreratuekiko gero eta atzerago gaude, barne produktu gordinaren %1,85 besterik ez dugulako erabiltzen.

Gerra komertzialak ia %2 apaldu du G20ko kideen kanpo merkataritza.

Ez dago eraginik gabeko gerrarik, eta AEBek eta Txinak 2018ko martxoan hasitako gerra komertzialaren eraginak ere gero eta agerikoagoak dira mundu osoan. G20ko herrialdeen kanpo merkataritzaren jarduera %1,9 uzkurtu da aurtengo bigarren hiruhilekoan, eta jaitsiera ez da puntuala, duela urte pasatxo hasi baitzen beherako joera. Munduko hemeretzi ekonomia industrializatuenen kanpo merkataritza fluxua, beraz, 2017. urte amaieratik izandako mailarik apalenean dago. Inportazioek ere behera egin dute hirugarren hilabetez jarraian, %0,9.

RSS - ekonomia-rako harpidetza egin