Annus horribilis
Aurtengo urtea txarra suertatzen dabilkio Euskadiri, izan ere albiste okerrak pilatzen dabiltza.
Batetik, mundu osoan ekintzailetasuna neurtzen duen GEM estatistikan berriz ere atzera egin du Euskadik.
Ikerkuntza-inbertsioari dagokionez, berriz, Europako lurralde aurreratuekiko gero eta atzerago gaude, barne produktu gordinaren %1,85 besterik ez dugulako erabiltzen.
Bestetik, Euskadi eta Luxenburgo dira Europatik petrolio iturriei buruzko mendekotasun handiena duten lurraldeak. Era berean, Euskadiko energia berriztagarrien erabilera maila Estatuaren batez bestearen azpitik dago.
Are gehiago, Europar batasunak egin duen azterketa berri batek dio Euskadik 22 postu galdu dituela Europako lurraldeen berrikuntza sailkapenean. Une honetan 132. postuan kokatuta gaude: alegia 3. mailako lurralde bat bihurtu gara.
Azkenik, Euskadik 6 postuz atzera egin du Europa Batasuneko lurralde-lehiakortasun adierazleetan eta orain Europakok 125. Lurralde lehiakorrena da.
Adierazle horiek guztiek gauza bera dioskute: gure aberria okerreko bidetik doala. Ondorioz, hona hemen galdera: Ez al da garaia izango industria politikak aldatzeko?
Viewed 97 times