Euskal Gizarte Ekonomiak 69.000 langile baino gehiago ditu, EAEko enpleguaren %8. Iaz, 9.653 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen. EGESek, Euskal Gizarte Ekonomia Sareak gaur, astelehena, emandako datuak dira. Hain zuzen, azken bost urteotako datuak eskaini dituzte arduradunek Bilbon egindako gosari informatibo baten.