"Vidas artesanas" dokumentala estreinatu da Iruñean. Urtebete baino gehiagoz ekoitzi da, eta, aldi berean, 18 pertsona daude gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan, ekintzailetzan eta imitaziozko bitxigintzan trebatzen. Dokumental honen protagonistak, hain zuzen ere, Artisautza Inklusiboaren Eskola programa urtebetez ikasten aritu diren eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak dira, lagundu dituzten irakasleez gain. Dokumental honek amaiera ematen dio Koine-Aequalitas Fundazioak MTArekin (Mondragon Team Academy) batera Nafarroan garatu duen proiektu pilotu honi.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak oinarri teknologikoko ideia berritzaile eta jasangarriak sustatzearen alde egin du berriro, eta Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards lehiaketa (lehen, Enpresa Sortuz) antolatu du aurten ere. Lehiaketa Estatura begira ere egongo da, eta edozein ekintzaile indibidual eta startup aurkeztu ahal izango da, unibertsitatearekin lotura izan ala ez. 100.000 eurorainoko laguntza ekonomikoa banatuko da talde irabazle guztien artean.
ISEAk eta MU Enpresagintzak "Ekintzailetza eta dibertsifikazio esperientziak euskal kooperatibetan” jardunaldia antolatu dute.
Jardunaldiak gure kooperatibetan ekintzailetzan eta dibertsifikazio arloan ibilbide luzea egin duten pertsonen partaidetza du, eta kooperatiben barruan prozesu ekintzaileei buruz hausnartu nahi du.
Jardunaldiak mahai inguru modua izango du, eta honako pertsona hauek hartuko dute parte:
ISEAk eta MU Enpresagintzak "Ekintzailetza eta dibertsifikazio esperientziak euskal kooperatibetan” jardunaldia antolatu dute.
Jardunaldiak gure kooperatibetan ekintzailetzan eta dibertsifikazio arloan ibilbide luzea egin duten pertsonen partaidetza du, eta kooperatiben barruan prozesu ekintzaileei buruz hausnartu nahi du.
Jardunaldiak mahai inguru modua izango du, eta honako pertsona hauek hartuko dute parte:
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 'Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards' lehiaketa abiarazi du, ingeniaritzako ikasle baten laguntza behar duten oinarri teknologikoko negozio-ideia berritzaile eta jasangarriak edo startup hasiberriak bilatzeko.
GARAIA Parke Teknologikoak, Ikerlan, ISEA, Mondragon Sustapen Zentroa, Debagoieneko Mankomunitatea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Enpresagintza, Gaztenpresa eta Galbaian-ekin batera, Debagoieneko ekintzaile eta inbertitzaileak bildu ditu bigarrenez PTGaraian, Garaia INVESTORS ekitaldian.
24 orduz ikasle, profesional eta herritar seniorrek elkarrekin lan egingo dute, biztanleriaren zahartzearen arloan irtenbide berritzaile onenak aurkitzeko.
Bost modalitate saritu ziren: Negozio-ideia berritzaileena; Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresa onena; Kooperatiba eredu onena; Gazteen negozio-ideia onena; eta Emakume ekintzaileari aipamen berezia.
Mondragon City Challengek dagoeneko baditu bere 20 partaideak bigarren ediziorako. Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketaren helburua da ekintzailetza kooperatiboko jokabideak sustatzea eta gazteak eredu kooperatibora hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa-proiektuak garatuz.
Mondragon City Challengeko bigarren edizioan 7 herrialdetatik (Alemania, Belgika, Malaysia, Tanzania, Ameriketako Estatu Batuak, Kolonbia eta Espainia) etorritako 247 ikaslek (108 talde) parte hartu dute.