Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Txapelketaren bigarren edizioa aurkeztu da gaur goizean Kulturate areto nagusian. Lehenengo edizioan 279 parte-hartzaile izan ziren, 7 herrialdetako 84 taldetan banatuta.
16 eta 24 urteko batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta 8 hilabeteko epean berzko proiektu kooperatibo bat garatuko da taldeka. 2023ko apirilaren 21ean Arrasateko Amaia Udal Antzokian egingo den amaierako ekitaldian aukeratuko dira irabazleak.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak antolatutako Enpresa Sortuz lehiaketak ekintzailetza-proiektu teknologikoak sustatzea du helburu. Unibertsitateak, partaidetzapeko enpresa eta erakundeekin batera, 50.000 € baino gehiago banatu ditu sarietan.
Gaur, azaroak 19, Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna da. Mondragon Unibertsitateak merkatuan egonkortutako enpresen sortzaile diren eta 30 urte bete gabe dituzten 50 emakume ekintzaileren zerrenda argitaratu du. Kasu praktiko hauek bistaratuz Mondragon Team Academy-tik igarotako hainbat emakume ekintzaileren lana balioan jarri eta bultzatu nahi izan da.
Mondragon City Challenge lehiaketan parte hartu duten 18 gazte taldek Arrasate, Debagoiena eta kooperatibismoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute datozen egunetan. Egubakoitzean izango da lehiaketaren finala.
Ostiral honetan Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketaren finala jokatuko da, Amaia Antzokian. Nazioarteko txapelketaren helburua da “gazteen artean ekintzailetzaren kultura eta balio kooperatiboak sustatzera zuzentzea”.
Mondragon City Challenge-aren lehenbiziko edizioa garailea aukeratzear da. Lehiaketa honek Arrasaten du egoitza eta nazioartekoa da.
Antolatzaileak dira El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea, eta Arrasaten aurkeztu zen proiektua, otsailaren 17an. Helburua da enpresa portaera kooperatiboa sustatzea eta gazteak eredu kooperatiboaren balioetara hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuen garapenaren bitartez.
MGEPeko ikasleek 2021-2022 ikasturteko lehen Technopreneurship lehiaketan (TPS Start) parte hartzeko aukera dute. Lehiaketa horretan, sari ekonomikoa emango zaie oinarri teknologikoko negozio ideia berritzaile onenei.
GAITZEN proiektuaren baitan, Barne Ekintzailetza Eraikitzen Gipuzkoako Enpresetan, joan den maiatzaren 28an, Mondragon Unibertsitateak Orona Ideo campusean dituen instalazioetan, tarteko saio bat antolatu zen esperientzia pilotu honetan parte hartzen ari diren sei enpresetan sortzen ari diren ikaskuntzak trukatzeko.