MONDRAGON, bere Sustapen Funtsaren bitartez, inbertsio eragiketa bana egin berri ditu bi startupetan. Korporazioaren nahia da ekintzailetzarako eta negozio berriak sustatzeko ahalmena aktibatzea, enpresa gazte eta hazteko gaitasuna dutenen alde eginez.
Korporazioa Kreditu Institutu Ofizialarekin (gaztelaniazko ICO) elkartu da, taldeko kooperatiben artean sortzen diren etorkizuneko start up-ak babesteko asmoz
Mondragon Korporazioak eta Kreditu Institutu Ofizialak (gaztelaniazko ICO) euskal taldeko kooperatiben proiektu sortuberriak bultzatu eta babesteko aliantza osatu dute. Ekimenen finantzazioa, berriki eratutako Mondragon Promozio fondoaren bitartez gauzatuko da.
Azaroaren 3an egingo da Hernanin euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen arteko topaketa, bi urtean behin antolatzen dena. Aurtengoa Enpresarean Azokaren hirugarren edizioa da eta Orona enpresaren Ideo berrikuntza gunea izango da kokalekua. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Hernaniko Udala, Orona eta Laboral Kutxa dira topaketaren babesleak.
Jardunaldia azaroaren 3an izango da, Orona Ideok Galarretan duen egoitza nagusian, eta besteak beste, ADEGI, SPRI, BAC Mondragon edota Laboral Kutxako ordezkariek parte hartuko dute.
Kulturaten izango da erakusketa, irailaren 21etik 25era. Esposizioaren helburuetako bat da ekintzailetasuna sustatzea, batez ere, aisialdia, kirola eta gazteriaren arloetan. Esposizioak helburu bikoitza dauka: Debagoieneko hainbat gaztek garatutako proiektu berritzaileak jendaurrean aurkeztea, eta ekintzailetasuna sustatzea, batez ere, aisialdia, kirola eta gazteriaren arloetan.
Erakusketa KulturAten izango da ikusgai, irailaren 21etik 25era. Baita Oñatiko ETEOn ere, urriaren 5etik 7era. Irailaren 21ean (asteazkena) inaugurazio egingo da: