DANOBATek AUSRAIL PLUS 2017 azokako 517. standean erakutsiko ditu material biragarriaren fabrikazio eta mantentze-lanetarako egin dituen azken garapenak– bai gurpil eta ardatzak, bai eta muntatutako ardatz eta boggiak, erabat automatizatutako makina indibidualak zein giltza eskura makinak eskainita- bai eta 1. mailako mantzetze-lanetarako tailerrentzako soluzioak erakutsi ere.
DANOBATek AUSRAIL PLUS 2017 azokako 517. standean erakutsiko ditu material biragarriaren fabrikazio eta mantentze-lanetarako egin dituen azken garapenak– bai gurpil eta ardatzak, bai eta muntatutako ardatz eta boggiak, erabat automatizatutako makina indibidualak zein giltza eskura makinak eskainita- bai eta 1. mailako mantzetze-lanetarako tailerrentzako soluzioak erakutsi ere.
Fabrikazio berritzaileen garapenaren aldeko apustua eta balio digitalerako egindako proposamena ezagutarazteko helburuarekin, DANOBAT makina-erreminten eta produkzio sistemen ekoizleak presentzia nabarmena izango du Hannoverren egingo den EMO azokaren hurrengo edizioan. Hitzordu honetan ekoizleak guztiz berriak diren hiru garapen merkaturatuko ditu, erabateko doitasuna duten artezketarako eta torneaketarako makina birdiseinatuen gama aurkeztuko du eta balio erantsi handiko zerbitzuen eskaintzaren berri emango du.
Proiektua gaur aurkeztu da, euskal enpresaren egoitzan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak presiditutako ekitaldi batean.
Makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak erabat automatikoa den eta 28 minutuan behin merkantzia bagoi bat konpondu dezakeen soluzio digital bat diseinatu du meatzaritzan liderra den BHP Billiton konpainiarentzat.
DANOBAT makina-erremintaren fabrikatzaileak, doitasun handia duen eta ebaketarako disko asko dituen soluzioa garatu du sektore estrategikoetan erabiltzen diren altzairuzko hodientzat, hala nola, oil&gas, automobilgintza eta errodamenduen fabrikatzaileen sektoreetarako.
Balio erantsi handiko makinak instalatzeko beharrezkoa da espezializazio maila handia edukitzea. Hori dela eta, DANOBATGROUP makina-erreminten euskal fabrikatzaileak heziketa zentro propioa du duela bost urtetik, benetako ekoizpen ingurunetara egokitutako prestakuntza profesionala emateko.
2012az geroztik industri taldeak Lanbide Heziketa duala (LH) ematen du bere eskolan, prestakuntza eta lana txandakatuz. Sistemak, funtsean, oinarri teoriko sendoak eta benetako ekoizpen plantetan eskuratutako esperientzia konbinatzen ditu.
DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina erosteko egin duen inbertsioarekin, ANCAk bere tailer mekanikoaren gaitasuna handituko du, egiten dituen CNC artezteko makinetan doitasun handiko osagaiak eskaini ahal izateko.
Beste behin ere DANOBATGROUP erakusketari egon da Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, Errusian urtero egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuenean, alegia.
Berriro ere DANOBATGROUP Pekingo CIMT azokan egon da erakusketari. Txinan egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuena da, bi urtean behin egiten da, eta aurten azokaren 15. edizioa egin da.